Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Zuzenean - Aurrez aurreko arreta

Aurrez aurreko arretaren irudi apaingarria

Zuzenean - Aurrez aurreko arreta - Bulegoak

Gizarteak, bere usadio eta ohiturei dagokienez, aldaketak izan ditu. Hori dela-eta, eta herritarren behar desberdinei egokitzearren, Zuzenean Zerbitzuak herritarrei aurrez aurreko arreta zerbitzua eskaintzen die Bilbo, Donostia eta Gasteizko bulegoetan.

Zuzenean Zerbitzuaren bulegoen helbideak:


Ikusi GV_EJ_Zuzenean mapa handiag

Kale Nagusia, 85
48011 Bilbo
(Bizkaia)

  • Metroa/Renfe Aldirikoak: San Mamés
  • Tranbia: Euskalduna
  • Bilbobus: L26, L27, L38, L48, L56, L62, L72, L76, L77, A3, G6
  • Bizkaibus:
    • A2153 (Aeroportua-Bilbao)
    • A3151 (Getxo-Bilbao Artxandako tuneletik)
    • A3247 (Santurtzi-Portugalete-Bilbao)
    • A3414 (Loiu-Bilbao)

Andia, 13
20004 Donostia-San Sebastián
(Gipuzkoa)

  • Topoa: 21, 26 y 28
  • Autobusa: 21, 26 y 28
  • Trena: 10 minutu oinez
  • Hurbilen dauden geltokiak: Boulevard eta Gipuzkoako Plaza

Ramiro de Maeztu, 10 behea
01008 Vitoria-Gasteiz
(Araba)

  • Tranbia: Abetxuko eta/edo Ibaiondo-ko lineak. Hurbilen dauden geltokiak: Antso Jakituna eta/edo Lovaina
  • Hiri barruko autobusa:
    • 7. linea: Sansomendi-Errakaleor. Hurbilen dagoen geltokia: Ramiro de Maeztu, 6
    • 4. linea: Lakua-Mariturri. Hurbilen dagoen geltokia: Ramiro de Maeztu, 6.

Zuzenean - Aurrez aurreko arreta - Ordutegia

2012ko maiatzaren 3ko Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, publikoarentzako etenik gabeko ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte.

Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

2019. urtean Zuzenean Zerbitzua ondorengo egun hauetan itxita egongo da:

Euskal Elkarte Autonomoan:
Bilboko egoitzan:
  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
  • Martxoaren 19a, San Jose eguna.
  • Apirilaren 18a, Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a, Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a, Pazko Astelehena.
  • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
  • Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
  • Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.
  • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
  • Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.
  • Abenduaren 24a, Eusko Jaurlaritzan jaieguna.
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
  • Abenduaren 31a, Eusko Jaurlaritzan jaieguna.
  • Aurrekoez gain:

  • Uztailaren 31a, Loioalako San Ignazio eguna.
  • Abuztuaren 23a, Aste Nagusiko Barikua.

2012ko maiatzaren 3ko Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, publikoarentzako etenik gabeko ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte.

Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

2019. urtean Zuzenean Zerbitzua ondorengo egun baliogabe hauetan itxita egongo da:

Euskal Elkarte Autonomoan:
Donostiako egoitzan:
  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
  • Martxoaren 19a, San Jose eguna.
  • Apirilaren 18a, Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a, Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a, Pazko Astelehena.
  • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
  • Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
  • Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.
  • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
  • Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.
  • Abenduaren 24a, Eusko Jaurlaritzan jaieguna.
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
  • Abenduaren 31a, Eusko Jaurlaritzan jaieguna.
  • Aurrekoez gain:

  • Urtarrilak 20a, San Sebastian biharamuna.
  • Uztailaren 31a, Loiolako San Ignazio eguna.

2012ko maiatzaren 3ko Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, publikoarentzako etenik gabeko ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte.

Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

2019. urtean Zuzenean Zerbitzua ondorengo egun baliogabe hauetan itxita egongo da:

Euskal Elkarte Autonomoan:
Gasteizko egoitzan:
  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
  • Martxoaren 19a, San Jose eguna.
  • Apirilaren 18a, Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a, Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a, Pazko Astelehena.
  • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
  • Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
  • Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.
  • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
  • Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.
  • Abenduaren 24a, Eusko Jaurlaritzan jaieguna.
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
  • Abenduaren 31a, Eusko Jaurlaritzan jaieguna.
  • Aurrekoez gain:

  • Apirilaren 29a, San Prudentzio biharamuna.
  • Abuztuaren 5a, Andra Mari Zuria.

Zuzenean - Aurrez aurreko arreta - Erregistroa

Erregistro-bulegoak dira Administrazio publikoetako administrazio-organoei eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak aurkezteko herritarrek erabiltzen dituzten lekuak. Administrazioak ere erabiltzen dituzte herritarrei, erakunde pribatuei edo administrazioko beste organo batzuei bidaltzen dizkien agiriak erregistratzeko.

3 erregistro mota daude:

  • Erregistro Orokorrak

    Erregistro Orokorrak dira administrazio atal bati edo gehiagori bideratutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak hartu eta bideratzen dituztenak. Administrazio atal orori erregistro orokorreko bulego bat esleituko zaio, azken honek izaera hori hainbat administrazio ataletarako izan badezake ere.

    Sail eta atal administratibo guztien Erregistro Orokor bakarra Lakuan kokatuta dago (72/2008 Dekretuaren 5.1 artikulua). Erakunde Autonomoei dagokienez, bakoitzak bere erregistro orokorra dauka, eta Erregistro Orokor Nagusi horretatik era independentean funtzionatzen dute, hots, euren erregistro-liburuak dauzkate.

  • Erregistro Laguntzaileak

    Erregistro Laguntzaileek erregistro orokorreko bulegoaren funtzio berberak eta administrazio atal berberetarako egiten badituzte ere, beste bulego batzuetan kokatuta daude. Erregistro orokorreko bulego bakoitzaren menpe hainbat erregistro-bulego laguntzaile egon ahal izango dira. Erregistro laguntzaileko bulegoek egiten dituzten idazpen guztien kopia bana bidali behar dute dagokien erregistro orokorreko bulegora eta azken honek burutuko ditu ziurtasun eta egiaztapen funtzioak eskaera, idazki eta jakinarazpenen harrerari edota bideraketari buruzko auzi, desadostasun edo zalantzei dagokienez

    • Arabako Erregistroa

      • Samaniego kaleko Eraikineko Erregistro Laguntzailea.
      • Hezkuntza Lurralde-Ordezkaritzako Erregistro Laguntzailea.
      • Terrorismoaren Biktimak Artatzeko Zuzendaritzako Erregistro Laguntzailea.
      • Arabako EATko Erregistro Laguntzailea.
      • Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuko Erregistro Laguntzailea.
      • Arabako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Zerbitzuetako Erregistro Laguntzailea.
    • Bizkaiko Erregistroa

      • Kale Nagusiko 85eko Erregistro Laguntzailea.
      • Kale Nagusiko 82eko Erregistro Laguntzailea.
      • Bizkaiko Arrantza Ikuskaritza Zerbitzuko Erregistro Laguntzailea.
      • Bizkaiko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde-Bulegoko Erregistro Laguntzailea.
      • Bizkaiko Joko Lurralde-Bulegoko Erregistro Laguntzailea.
      • Bizkaiko Trafiko Lurralde-Bulegoko Erregistro Laguntzailea.
      • Bizkaiko EATko Erregistro Laguntzailea.
      • Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Patronatuko Erregistro Laguntzailea.
    • Gipuzkoako Erregistroa

      • Andia kaleko Eraikineko Erregistro Laguntzailea.
      • Gipuzkoako Justizia, Lana eta Gizarte Asegurantza Sailaren Lurralde-Ordezkaritzako Erregistro Laguntzailea.
      • Easo Eraikineko Erregistro Laguntzailea.
      • Gipuzkoako Joko Lurralde-Bulegoko Erregistro Laguntzailea.
      • Gipuzkoako Trafiko Lurralde-Bulegoko Erregistro Laguntzailea.
      • Gipuzkoako EATko Erregistro Laguntzailea.
      • Gipuzkoako Portuen Lurralde-Zerbitzuko Erregistro Laguntzailea.
      • Gipuzkoako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Zerbitzuetako Erregistro Laguntzailea.
  • Erregistro Elektronikoak

    Bakarra da EAEko Administrazio Orokor guztirako.
    Euskadi.eus gunean aurretik identifikatu eta zehaztutako prozedura elektronikoetarako erabiltzen da, eta bertan herritarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sail eta atalekin harremanetan sartzen dira.
    Erakunde Autonomo eta Ente Publiko bakoitzak bere erregistro elektronikoa dauka.

1. Erregistro-arautegi orokorra

1.1. Posta

1.2. Zuzenean-en inprimakia

1.3. Konpultsak

1.4. Eskabideari eransten zaizkion agiriei zigilua jartzea

1.5. Erregistro anizkoitzak

2. Kanpokoen erregistroa

2.1. Kanpo-erregistrorako bidalketa-arauak, hartzailearen arabera


1. ERREGISTRO-ARAUTEGI OROKORRA


1.1. Posta

Zuzenean zerbitzuak herritarrengandik eta beste administrazioetatik jasotzen dituen gutun guztietatik honako hauek bakarrik

ERREGISTRATUKO DITU:

  • Azken hartzailetzat Zuzenean zerbitzua bera duten gutunak.
  • Edozein herri-administraziok bidaltzen duen korrespondentzia, aurretiaz berak ere erregistraturik baldin badauka.

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza, zerbitzu eta/edo sailen bat hartzailetzat duen korrespondentzia Jaurlaritzari berari bidaliko zaio, erregistratu dezan.


1.2. Zuzenean-en imprimakia

Zuzeneanen eskabide-inprimaki orokorra bete beharko da, derrigor, aurkeztutako dokumentazioan erregistroa egiteko gutxieneko datu hauetakoren bat falta denean edo ondo ikusten ez denean:

  • Pertsona fisiko edo erakunde bidaltzailearen identifikazioa.
  • Organo, zerbitzu edo administrazio hartzailea
  • Eskaeraren edo idazkiaren helburua
  • Data eta sinadura


1.3. Konpultsak

Oso konplexua edo bolumen handikoa den dokumentazioak eragina izan dezakeenez ordutegi berezi bat ezarri da horrelako konpultsetarako: goizeko 8:00etatik 10:00etara.

Konpultsatzeko agiriak ordenatuta aurkeztu beharko dira, jatorrizkoek eta kopiek hurrenkera berbera dutela.


1.4. Eskabideari eransten zaizkion agiriei zigilua jartzea

Apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren 7.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ez dira inola ere erregistratuko eskabide, idazki edo komunikazio baten eranskin modura aurkezten diren dokumentuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa da aipatutako dekretua).  Halaber, dekretu beraren 13.1. artikuluak ezartzen du erregistratzen diren dokumentu guztiak zigilatu beharko direla.

Horregatik, baldin eta eskabideak edo idazkiak beste dokumentu batzuk erantsita dituztela aurkezten badira, eta interesdunak haien kopia zigilatzeko eskatzen badu, aurkeztutako eskabidearen, idazkiaren edo jakinarazpenaren kopia baino ez da zigilatuko.

Erantsitako dokumentazioaren zerrenda ere zigilatu ahalko da, behin erkatu ondoren, betiere eskatzaileak berak aurkezten badu zerrenda; bestela, erantsitako dokumentuak izeneko inprimakia emango zaio, zerrenda hori egitea izan dezan.


1.5. Erregistro anizkoitzak

Apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren 7.3. artikuluak ezartzen duenaren arabera, 20 eskabide, idazki edo komunikaziotik gora erregistratzeko eskatzen dutenek erregistro-bulego guztietan eredu normalizatu bat izango dute, eta eredu horretan zerrendatu eta zenbakitu beharko dituzte horiek guztiak. Gainera, interesatuak nortzuk diren eta dokumentuak zein organotara bidaltzen diren zehaztu beharko dute, bai eta testuen edukiak labur eman ere (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko dekretuaz ari gara).

Honela jokatuko da, baldin eta leihatila batean 20 dokumentu baino gehiago aurkezten badira erregistratzeko:

  1. Denek hartzaile bera badute:

    Interesdunari dokumentu anitzak izeneko inprimakia emango zaio, eta bertan zerrendatu beharko ditu aurkezten dituen dokumentuak.

    Zerrenda erregistro-zenbaki bakar batekin erregistratuko da.

  2. Zenbait hartzaile  izanez gero:

    Interesdunari hartzaile ezberdinak izeneko inprimakia emango zaio, eta bertan zerrendatu beharko ditu aurkezten dituen dokumentuak.

    Zerrenda hori zigilatuko da, eta ondoren, egun horretan bertan, erregistratu egingo da.

2. Kanpokoen erregistroa

2.1. Kanpo-erregistrorako bidalketa-arauak, hartzailearen arabera

UDALAK

Udalen edozein bulego edo eraikinetara bidali beharreko agiri guztiak (haien mendeko erakunde eta zentroetara —musika-eskolak, euskaltegiak, kultur etxeak, kirol-etxeak, udaltzaingoa eta abar— bidali beharrekoak barne) udalaren erregistro nagusira bidaliko dira.

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO ADMINISTRAZIOA

Administrazio autonomikoentzat, probintzia bakoitzeko bidalketa-gune bat ezarri da. Zenbait kasutan, gune hori erregistro nagusi bat da eta, beste zenbaitetan, herritarrak hartzeko bulego bat. Autonomia-erkidego bakoitzaren antolamenduaren arabera, bata edo bestea izango da gune hori.

ESPAINIAKO GOBERNUAREN ADMINISTRAZIOA

Espainiako Gobernuaren ministerio bakoitzeko bidalketa-gune bat ezarri da, Madrilen.

Probintzia bakoitzeko gobernu-ordezkariordetzara bidaliko da  dena, salbuespen hauekin:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (probintzia bakoitzean bidalketa-gune bat du)
  • Trafikoko Buruzagitza (probintzia bakoitzean bidalketa-gune bat du)
  • Salaketa Automatizatuak Izapidetzeko Leoneko Zentroa

IKASTETXE PUBLIKOAK

Unibertsitate ez diren zentroak: Zentroaren probintziako erregistro nagusira bidaliko dira gauzak (ikusi autonomia-erkidegoetako administrazioak).

EAEren kasuan, dagokion hezkuntza-ordezkaritzara.

Unibertsitateak: bakarrik Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikulua aplikatzen zaien prozeduren kasuan, eta hori horrela den interesdunak berak jakin beharko du; dokumentuak Unibertsitateko errektoretza edo erregistro nagusia dagoen helbidera bidaliko dira (bidalketa-gune bakarra dago unibertsitate bakoitzeko).

OSASUN-ETXE ETA OSPITALE PUBLIKOAK

Osasun-zerbitzu autonomiko bakoitzerako bidalketa-gune bat ezarri da; Osakidetza da EAEkoa.

ERAKUNDE AUTONOMOAK

Zein administrazioren (administrazio zentrala edo autonomikoa) mende dauden kontuan hartu gabe, dokumentazioa erakunde autonomoaren egoitza nagusira bidaliko da.

 
ALDUNDIAK

Probintzia-diputazioei dagokienez, probintzia bakoitzeko bidalketa-gune bat ezarri da.

BESTE ERREGISTRO-GUNEAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren I. , II. eta III. eranskinetan adierazitako moduan).
  2. Posta-bulegoak (Estatuko Administrazio Orokorrean eskariak, idazkiak eta jakinarazpenak aurkeztea, agirien kopiak egitea eta jatorrizkoak itzultzea, eta erregistro-bulegoen araubidea arautzen dituen maiatzaren 7ko 772/1999 Erre Dekretuak ezarritako moduan).


Dokumentazioa:

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana