NATUR
ZIENTZIAK
Ikasgelarako
baliabide digitalak
Etapak:
LHko 3.zikloa eta DBHko 1.zikloa
1.
SARRERA
Lan
honetan eskaintzen diren baliabideak bi lerro nagusitan oinarritzen dira: ·
Zientzia Kultura ikasleengan bultzatzea IKT-ak
erabilitzean. ·
Ikasleek, derrigorrezko hezkuntzan, bizitzarako garatu
eta lortu behar dituzten oinarrizko konpetentzietan. Beste
alde batetik, euskarazko Natur Zientzietako materialen urritasuna dela eta,
irakasleen beharrizanei, neurri batean, erantzuteko asmoz prestatu dira
baliabide hauek. 2.
CD-aren ANTOLAMENDUA
CD-an 6 eduki-bloke
daude:
Hemen, sei
eduki-blokeak Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako banatu
badira ere, eduki batzuk bietarako erabilgarriak dira. Beraz, badago malgutasuna
materiala edo jarduera zehatz batzuk erabiltzeko eta hautatzeko, irakaslearen
irizpidearen arabera eta ez da beharrezkoa proposatzen den sekuentzia
jarraitzea. 2.1 EDUKI-BLOKE bakoitzak honako egitura hau du:
Hemen
biltzen dira blokeari buruzko helburuak, edukiak (kontzeptuak, prozedurak eta
aktitudeak), kontzeptu mapa... eta irakaslearentzako beste baliabide batzuk.
Botoi hau sakatuz
blokearen mapa kontzeptualera iristen da. Zenbait kasutan kontzeptu mapa
bertan daude hainbat lotura irudi edo animazioetara.
Jarduerak bi eratara antolatu dira:
Eduki-sekuentziaren arabera eta
Landu nahi den ikuspegiaren arabera.
Azkeneko honetan, atal
hauek bereizi ditugu: §
Ulermena,
§
Adierazpena
§
Saiakuntzak §
Aktitudeak
§
Oinarrizko
konpetentziak Jarduera
guztiak “pdf” formatuan daudenez, zuzenean inprima daitezke.
Aurreko jardueren artean interaktiboak
direnak bildu ditugu atal honetan, zuzenean iristeko.
Jclic jarduera interaktiboak ikusi eta
erabiltzeko beharrezkoa da JClic Player Programa instalatuta egotea
ordenagailuan. Horrexegatik, lehenago jaitsi behar da ondoko helbidetik: http://clic.xtec.cat/es/jclic/index.htm
Orrialdean ematen diren argibideak jarraitu besterik ez
da egin behar. Dokumentu eta
fitxetan aurkituko dituzu ikono batzuk. Taulan adierazita dago horien
esanahia:
2.2 BESTE BALIABIDE BATZUK
Dokumentu
honek Natur Zientzietako beste gai batzuetarako Web orri interesgarrien bilduma jasotzen du. Jarraian adierazten
den bezala, Web orri horiek curriculumekin zer ikusia duten 6 arlo nagusitan
sailkatu dira: ·
GURE PLANETA ·
MATERIAREN EZAUGARRIAK ETA
PROPIETATEAK ·
LANA, ENERGIA ETA MAKINAK ·
GIZA GORPUTZA ETA OSASUNA ·
IZAKI BIZIDUNAK ·
INGURUMENA Dokumentu honetara sartzeko
klikatu ikono honetan: Egileak: Arantza Otermin eta
M.Mar Pascual Ikasketa Baimenean egindako lana. |