Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Telefono bidezko arreta
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

telefono bidezko arreta
 

 

012 edo 945 018000 telefonoaren bidez Zuzenean zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke. EEAko administrazioarekin loturiko galderak edo zalantzak bidera ditzakezu telefono horien bitartez.

2012ko maiatzaren 3ko Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, publikoarentzako etenik gabeko ordutegia urte osoan zehar ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, abenduko 24an eta 31an izan ezik.

Telefono-zenbakiak:

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012 / 945 018000
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000

012ra egindako deiaren kostua

2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (BOEren 2012ko abenduaren 10ko 296. zenbakian argitaratu zen), C tarifan ezarritako prezioa du 012ra egindako telefono-deiak. 

Honela fakturatuko dira deiak:

  • Sare finkotik: estatu mailako finkotik finkorako 160 segundotako dei arrunt baten prezioa, gehi BEZa.
  • Sare mugikorretik: estatu mailako mugikorretik finkorako 160 segundotako dei arrunt baten prezioa, gehi BEZa.

 Horrenbestez, kontratatutako tarifaren araberakoa izango da deiaren azken kostua. Egin kontsulta zure telefono-operadoreari.

Azken eguneratzea: 2018/03/12
  • A Gripea
Euskadi, auzolana