Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Langileak Kontratatzeko laguntzak, Lanbide sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzei buruzko deialdiaren barruan daudenak. Inguralde Barakaldo 2019

LABURPENA
Titulua:
Langileak Kontratatzeko laguntzak, Lanbide sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzei buruzko deialdiaren barruan daudenak. Inguralde Barakaldo 2019
Xedea:
Inguralde erakunde autonomoaren bitartez Barakaldoko Udalaren diru-laguntzak emateko prozedura arautzea da oinarrion xedea, enpresek inoren konturako langileekin lan kontratuak gauzatu ditzaten, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako Laguntzen Deialdiaren barruan (2018ko ekainaren 20an EHAOn argitaratuko deialdia)
Diru kopurua:
202.209,62 euros
Deialdiaren araudia:
  • Inguraldeko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 13ko 0468 (BAO Zk. 245/2018)
    Inguraldeko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 13ko 0468 zenbakidun ebazpen bidez onartu den, Enplegua sustatzeko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren tokiko ekintzetarako laguntzei buruzko deialdiaren esparruan kontratatzeko laguntzak emateko deialdia (EHAA, 2018ko ekainaren 20)
  • Oinarri arautzaileak (BAO Zk. 2018/2018)
    Barakaldoko Udalak kontratazioetarako emango dituen laguntzen oinarri arautzaileak Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzei buruzko deialdiaren esparruan (EHAA, 2018ko ekainaren 20a) behin betiko onartzea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Inguralde
Deialdia egiten duen organoa:
Inguralde
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Aldapa kalea 3 A 48901 Barakaldo
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 789 400 Fax: 944789404
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Aldapa kalea 3 A 48901 Barakaldo
Itzuli Aldapa kalea 3 A 48901 Barakaldo
Langileak Kontratatzeko laguntzak, Lanbide sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzei buruzko deialdiaren barruan daudenak. Inguralde Barakaldo 2019
Inguralde erakunde autonomoaren bitartez Barakaldoko Udalaren diru-laguntzak emateko prozedura arautzea da oinarrion xedea, enpresek inoren konturako langileekin lan kontratuak gauzatu ditzaten, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako Laguntzen Deialdiaren barruan (2018ko ekainaren 20an EHAOn argitaratuko deialdia)
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Inoren kontura diharduten langileekin kontratuak hitzartzen dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak (dena delakoa forma juridikoa) izango dira laguntza hauen onuradunak.
Horrezaz gainera, kontratazio guztiek honako baldintzok bete beharko dituzte laguntzak jasoko badituzte: Kontratatua egin zaion momentuan langabezian egon behar du, eta Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa agertu. Ez du langile gisa agertu behar Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, ez eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian ere. Horrezaz gainera, Barakaldon erroldatuta egon behar du, laguntza hauei dagokien deialdia egin den egunean. Ez dute kontratatua izaterik sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako enpresaburuen nahiz enpresaren kontrola dutenen ezkontideek, ondorengoek eta bigarren gradura arteko ahaidetasun harreman batengatik (odolkidetasunezkoa nahiz ezkontza bidezkoa) lotutako senitartekoek, ez eta zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio organoetako kideenenek ere. Kontratuek 6 hilabete iraungo dute gutxienez, eta lanaldi osokoak izango dira. Edozein modalitatetakoak izan daitezke kontratuak, prestakuntza eta ikasketakoak eta praktiketakoak izan ezik. Diruz lagundutako kontratatuak laneratu aurre-aurreko hiru hiletan enpresan zegoen batez besteko langile kopuru osoaren gainean kalitatezko enplegu sorrera garbia eragin behar du/dute kontratazioak/ek. Diruz lagunduak izan daitezke, soilik, dagokion deialdian agertzen den muga-egunera arte gauzatutako kontratazioak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
202.209,62 euros
Muga:
— 3.000 €-ko gehienezko laguntza, lanaldi osoko hiru hilabeteko lan kontratu bakoitzeko; eta 6.000 €-ko gehienezko laguntza, berriz, lanaldi osoko sei hilabeteko nahiz gehiagoko lan kontratu bakoitzeko. — 9.000 €-ra arte igo daiteke laguntza, kontratatutakoak ondorengo kolektibootakoak baldin badira: Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren prestazioa jasotzen duten titularrak edo onuradunak; 35 urtetik beherakoak; luzaroko langabetzat joko dira kontratu aurretiko 540 egunetan, gutxienez, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian 360 egun eman dutenak, eta 55 urtetik gorako langabeak. Kontratazio egunaren aurretik egon behar du sartuta aipatutako kolektibo horietako batean kontratatuak. Lehenengo kasuan, enpresak jasoko duen laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresak kontrataturiko pertsonen truke ordaindu beharreko soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla) % 75 gainditu, eta 3.000 € izango da gehienezko muga, edo, 6.000,00 €-koa, ostera, 6 hilerako baldin bada kontratua. Denbora partzialekoa bada kontratazioa, edo hiru eta sei hilabete bitarteko iraupena badu, lanaldiaren edo/eta lanean emandako denboraren araberakoa izango da laguntza. Bigarren kasuan, enpresak jasoko duen laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresak kontrataturiko pertsonen truke ordaindu beharreko soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla) % 100 gainditu, eta gehienezko muga 9.000,00 € izango da. Denbora partzialekoa bada kontratazioa, edo hiru eta sei hilabete bitarteko iraupena badu, lanaldiaren edo/eta lanean emandako denboraren araberakoa izango da laguntza. Kontratuaren iraunaldia gorabehera, 6 hilabetekoa izango da diruz lagundutako gehienezko aldia. Ehuneko 10 haziko dira adierazitako diru-laguntzen zenbateko guztiak, emakumeen presentzia gizonekoena baino % 50 txikiagoa den okupazioetarako emakumeak kontratatzen direnean.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • 1. Enpresa edo erakundeari buruzko dokumentazioa: ¿ Inguralde Udal Erakunde Autonomoaren web orrian (www.inguralde.com) eskura daitekeen eskaera-orria, behar bezala betea. ¿ Eratze eskrituren fotokopia, dagokion erregistro publikoan behar bezala inskribatuak. ¿ Identifikazio fiskaleko zenbakiaren fotokopia. ¿ Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta, hala badagokio, ahalordetze eskritura. ¿ Dagokion ogasunak egindako egiaztagiria, JEZeko alta egiaztatzen duena, eta aipatu zergaren azken ordainagiria, enpresak zerga horren mendeko jardueretan baldin badihardu. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizunpeko aitorpena erantsi beharko da. ¿ Hala badagokio, lantegia Barakaldon irekitzeko eskabidearen fotokopia. ¿ Diru-laguntza eskatu duena nortasun juridikorik ez duen erakunde bat denean, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia izan beharko du eta, kideetako bakoitzak laguntzaren parte bakoitzarekiko duen betetze konpromisoa ez ezik, bakoitzari ezarriko zaion zenbatekoa ere agerrarazi beharko du, horrela besterik ez baita izango onuradun. ¿ Zerga betebeharrak (dagokion ogasunak eginak) eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla eta Barakaldoko Udalarekiko zorrik ez dela egiaztatzen duten egiaztagiriak. Deialdia argitaratu geroztiko data izan beharko dute egiaztagiriek. ¿ Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Orotariko Legearen 13. artikulura bildutako zirkunstantzietako batean ere ez dagoelako erantzukizunpeko aitorpena (horretarako eredua Inguralderen web orrian dago). ¿ Diru-laguntza eskabideak xede dituen kontratuetan ahaidetasunik ez dagoelako baldintza betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (horretarako eredua Inguralderen web orrian dago). ¿ Beste laguntza batzuen erantzukizunpeko adierazpena (horretarako eredua Inguralderen web orrian dago). ¿ Enpleguaren sorrera garbiaren erantzukizunpeko adierazpena (horretarako eredua Inguralderen web orrian dago). ¿ Hartzekodun fitxa, laguntza ordaintzeko. 2. Kontratazioari buruzko dokumentazioa: ¿ Lan-kontratuaren fotokopia eta Inguralderi haren berri emateko jakinarazpena. ¿ Langilea Gizarte Segurantzan izena emanda dagoela erakusten duen agiria. ¿ Diru-laguntzaren xedeko kontratatua duten langileak lanean hasitako egunaren aurre-aurreko hiru hiletan enpresan zegoen batez besteko langile kopuru osoaren Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria. ¿ Diru-laguntzaren xedeko kontratatua duten langileak lanean hasitako egunean enpresan zegoen langile kopuru osoaren Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria. 3. Kontratatutako pertsonari buruzko dokumentazioa: ¿ Kontratatutakoaren NANaren fotokopia. ¿ Langilea Barakaldon erroldatuta dagoela erakusten duen agiria. ¿ Kontratatuaren lan-bizitzaren txostena. ¿ Kontratatutako pertsonaren langabezia¿egoera adierazten duen egiaztagiria (DARDE txartela Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua). ¿ Eta hala badagokio, kontratatutako pertsona Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzailea dela adierazten duen egiaztagiria. ¿ Eta hala badagokio, kontratatutakoak dibertsitate funtzionala duela adierazten duen egiaztagiria. ¿ Eta hala badagokio, kontratatutako pertsona genero-indarkeriaren biktima den emakumea dela adierazten duen egiaztagiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/01/08 - 2019/04/12
Ebazteko epea:
Inguralde erakunde autonomoko lehendakariak ebazpen proposamena ikusi ostean, eskabideak aurkezteko epea amaitutako egunetik zenbatutako hiru hileko epean gehienez emango du ebazpena, eta bertan agertuko dira, zio eta guzti, dirulaguntza jaso duten eskatzaileen izenak bezala diru-laguntza ukatu zaienenak ere.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana