Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Onestea gizarte eremuan lan sozietateak eta sozietate kooperatiboak sustatzeko eta eratzeko laguntza. Araba 2019

LABURPENA
Titulua:
Onestea gizarte eremuan lan sozietateak eta sozietate kooperatiboak sustatzeko eta eratzeko laguntza. Araba 2019
Xedea:
Oinarri hauen xedea da gizarte eremuan lan sozietateak eta kooperatibak sustatzen eta eratzen laguntzea, lehia libreko araubidean dirulaguntzak emanez, 11/2016 Foru Arauak (urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzena) 20.2 artikuluan arautzen duenaren arabera.
Diru kopurua:
150.000,00 euroz
Deialdiaren araudia:
  • 2019ko deialdia (ALHAO Zk. 2/2019)
    Foru Gobernu Kontseiluaren 68/2018 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa. Onestea gizarte eremuan lan sozietateak eta sozietate kooperatiboak sustatzeko eta eratzeko laguntza lerroaren oinarri arautzaileak eta deialdia, bai eta Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea ere
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Onestea gizarte eremuan lan sozietateak eta sozietate kooperatiboak sustatzeko eta eratzeko laguntza. Araba 2019
Oinarri hauen xedea da gizarte eremuan lan sozietateak eta kooperatibak sustatzen eta eratzen laguntzea, lehia libreko araubidean dirulaguntzak emanez, 11/2016 Foru Arauak (urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzena) 20.2 artikuluan arautzen duenaren arabera.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza lerro honen onuradunak izan daitezke lan sozietate moduan nahiz kooperatiba moduan eratzen diren gizarte ekonomiako entitateak, horien barnean direla irabazteko asmorik gabeko entitateak (elkarteak, fundazioak, eta abar) izatetik gizarte eremukoak diren eta 3. oinarriko jarduerak egiten dituzten gizarte ekonomiako enpresak izatera aldatzen direnak.
a) Legez eratuta egon behar dira 2018ko urtarrilaren 1az geroztik eta erregistro egokietan inskribatuta egon behar dira. b) Lan zentroa (edo zentroak) eta egoitza soziala eta fiskala Arabako Lurralde Historikoan egon behar dira. c) Eskaera aurkezten denean alta emanda egon behar dira jarduera ekonomikoen gaineko zergan, laguntza eskatzen den jardueraren epigrafean, hain zuzen, eta, beharrezkoa izanez gero, Gizarte Segurantzan inskribatuta egon behar dira. Entitate onuradunek egunean egon beharko dute beren zerga eginbeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharretan. e) 11/2016 Foru Arauak (urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzena), 12. artikuluan ezartzen dituen baldintzak eta aplikatzekoak zaizkien gainerako arauak betetzea, hala nola epai irmo baten bidez kondenaturik ez egotea dirulaguntza eta laguntza publikoak lortzeko posibilitatea galtzera, horren barruan dagoela generoagatik edo sexu orientazioagatik diskriminazioa egin izana, etab.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
150.000,00 euroz
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • - Entitatearen IFZren fotokopia. - Sozietatea eratzeko eskritura, beraren estatutuak eta legezko ordezkariaren ahalmenen egiaztagiria. - Laguntza eskatzen den jardueraren alta jarduera ekonomikoen gaineko zergan. - Enpresa eta langileen alta Gizarte Segurantzan edota LAABen, kasuan kasukoan. - Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dauzkala frogatzen duen ziurtagiria. - Aurreikusitako gastuetatik dirulaguntzarako onartzen direnen laukia, zenbatekoak zehaztuta. - 3. oinarrian gizarte eremuko entitatetzat hartzeko ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa. - Jada gauzatutako gastuen fakturak eta ordainagiriak, hala badagokio (jatorrizkoak eta fotokopiak).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/01/05 - 2019/10/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana