Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Gasteizen lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak. 2017

LABURPENA
Titulua:
Gasteizen lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak. 2017
Xedea:
Gasteizen ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraz- tera zuzendutako laguntza ekonomikoak emateko baldintzak arautzea dute xede oinarri hauek ¿norgehiagoka baliatuko da horretarako¿, eta, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.
Diru kopurua:
1.050.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • 2017 deialdia (ALHAO Zk. 138/2017)
    Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko azaroaren 24an hartutako erabakiaren laburpena: horren bidez, Gasteizen lan-kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak emateko udal programaren deialdia onesten da, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2017ko ekitaldiko laguntza deialdiaren barruan
Araudia:
  • 2017ko oinarri-arauak (ALHAO Zk. 138/2017)
    Gasteizen lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2017ko ekitaldiko laguntza deialdiaren barruan
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Gasteizko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Gasteizko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Herritarrei laguntzeko bulegoetan San Martineko bulegoetan Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 behea, P.K. 01008
Telefono bidezko arreta:
Telefonoa: 945 16 16 16
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarrei laguntzeko bulegoetan San Martineko bulegoetan Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 behea, P.K. 01008
Itzuli Herritarrei laguntzeko bulegoetan San Martineko bulegoetan Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 behea, P.K. 01008
Gasteizen lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak. 2017
Gasteizen ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraz- tera zuzendutako laguntza ekonomikoak emateko baldintzak arautzea dute xede oinarri hauek ¿norgehiagoka baliatuko da horretarako¿, eta, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, ondasun-erkide- goek nahiz beste edonolako ekonomia-unitate edo ondare bereiziek jaso ahal izango dituzte programa honetako diru-laguntzak, baita nortasun juridiko propiorik izan gabe ere, baldin eta diru-laguntza ematea dakarten jarduerak gauzatzerik badute:
a) Diruz laguntzeko moduko jarduerak garatzea, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean. b) Zerga- eta lan-betebeharrak egunean izatea, baita Gasteizko Udalarekikoak ere. c) Administrazio-bidean edo bide penalean zigortua eta laguntza publikoak eskuratzeko aukeratik apartatua ez egotea, ezta horretarako ezgaitzen duen inongo legezko debekuren menpe ere, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu arrazoiengatiko diskriminaziotzat jotzen diren egintzen ondorio direnak barne. d) Beste diru-laguntzarik ez jaso izana, pertsona bera kontratatzeko, Gasteizko enpresei lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak emateko udal programaren 2015eko deialdian. e) Enpresa onuradunek laguntza programa honetan parte hartzen duten denbora osoan bete beharko dira baldintza horiek.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.050.000,00 euros
Muga:
Gehienez 6.000,00 euroko laguntza emango da sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioak badira, lanaldiaren edo lanean egindako denboraren araberakoa izango da diru-laguntza (laguntzaren gehienezko muga). Laguntzaren azken zenbatekoa ezingo da izan kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen ehuneko 75etik gorakoa, kontratu-amaierako kalte-ordainak barne. Talde hauetakoren bateko pertsonak kontratatzen badira: — Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak. — Lehen enplegua lortzen duten 35 urtetik beherakoak. Halakotzat joko dira lan-bizitzan sei hilabete baino gehiago kotizatuta ez duten 35 urtetik beherako pertsonak. — Luzaroan langabe daudenak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko gutxienez 18 hilabeteetan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon direnak, baldin eta aldi horretan gutxienez 12 hilabetez lanik gabe egon badira. — 55 urtetik gorakoak. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 9.000,00 eurokoa izango da, sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioa bada, lanaldiaren edo lanean egindako denboraren araberakoa izango da diru-laguntza. Kasu horretan, laguntzaren azken zenbatekoa ezingo da izan kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen ehuneko 100etik gorakoa, kontratu-amaierako kalte-ordainak barne.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira, nahitaez: ¿ Eskabide-orria, eta zinpeko aitorpena, oinarri hauen I. eta II. eranskinetan ageri den ereduaren arabera ¿atal guztiak bete beharko dira, nahitaez¿. ¿ Aldeek sinatutako lan-kontratuaren kopia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari kontratazio hori bide telematikoz jakinarazi izanaren egiaztagiriarekin batera. Eskabideak balioetsi eta diruz laguntzen den aldia bukatu ondoren ¿hala galdatzen delarik¿ aurkeztu beharreko justifikazio-agiriak. Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibidea ¿Gobernu Batzarrak 2015eko urriaren 16an onetsi zuena¿ aplikatuz, justifikazio-agiriak paper ehuneko 100 birziklatuan aurkeztea gomendatzen da (kontsumitu ondoko edukia gutxienez ehuneko 65ekoa), bi aldeetatik eta zuri-beltzean inprimatuta (kolorea ezinbestekoa denean bakarrik erabiliko da); koadernatzea ahalik eta urriena izango da, plastikozko azalik gabea, errazago birziklatzeko. ¿ Entitate eskatzailea egiaztatu eta identifikatzeko agiriak: 1. IFZ edo AIZ (autonomoen kasuan), edo enpresaren IFK. 2. Enpresa eratzeko eskritura, enpresaren estatutuak eta legezko ordezkariaren ahalmenaren egiaztapena. 3. Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia. 4. Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta edukitzearen ziurtagiria (Udalari ordaindu beharrekoak ordainduta dituen ofizioz egiaztatuko da). 5. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetako batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona). 6. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, diruz lagundutako kontratazio-aldiko batez besteko plantillari buruzkoa (aipatutako kotizazio-kontuaren kode berean). 7. Kotizazioen likidazio-ordainagiriak eta horien ordainketa-egiaztagiriak, eta langileen zerrenda izenduna, diruz lagundutako kontratazio-aldiari dagozkionak. ¿ Kontratazioaren bukaerako oroitidazkia, non soldata-kostua adierazi beharko baita, diruz lagundutako aldian guztira ordaindua, kalte-ordaina ¿beharrezkoa bada¿ eta enpresaren Gizarte Segurantzako kostua bereizita. ¿ Kontratatutako pertsona egiaztatzeko agiriak: 1. Kontratatuaren NANa edo AIZ. 2. Errolda-ziurtagiri historikoa. 3. Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzaren txostena, kontratazioa egin denez geroztiko datarekin. 4. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egondako aldien ziurtagiria, kontratua hasi aurreko azken 18 hilabeteetakoa. 5. Kontratatua talde berezietakoren batekoa izanez gero, hori egiaztatzeko behar diren agiriak. ¿ Kontratua egiaztatzeko agiriak: 1. Diruz lagundutako aldiari dagozkion nominak, behar bezala sinatuta, eta ordainketa-egiaztagiriak
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/12/02 - 2018/01/15
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana