Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Gaubeako enpresa berriei laguntzak. 2018

LABURPENA
Titulua:
Gaubeako enpresa berriei laguntzak. 2018
Xedea:
Oinarri hauen xedea Gaubeako Udalak Gaubea udalerrian enpresen jarduerak ezarri, berritu, modernizatu eta berriztatzeko finantziazio lanetan laguntzeko asmoz eman ahalko dituen dirulaguntzen deialdia eta emakida arautzea da. Horretarako, bada, modu aktiboan lagunduko du enplegua sortzen duten enpresa proiektuak garatzeko orduan.
Diru kopurua:
15.000 eurotan
Deialdiaren araudia:
  • 2018ko deialdia (ALHAO Zk. 41/2018)
    Gaubeako enpresa berriei dirulaguntzak emateko deialdia, 2018ko ekitaldia
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Gaubeako Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Gaubeako Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Gaubeako udaletxeko erregistroan, Jesus Guinea Arkitektoa, 46, 01426, Gaubea
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Gaubeako udaletxeko erregistroan, Jesus Guinea Arkitektoa, 46, 01426, Gaubea
Itzuli Gaubeako udaletxeko erregistroan, Jesus Guinea Arkitektoa, 46, 01426, Gaubea
Gaubeako enpresa berriei laguntzak. 2018
Oinarri hauen xedea Gaubeako Udalak Gaubea udalerrian enpresen jarduerak ezarri, berritu, modernizatu eta berriztatzeko finantziazio lanetan laguntzeko asmoz eman ahalko dituen dirulaguntzen deialdia eta emakida arautzea da. Horretarako, bada, modu aktiboan lagunduko du enplegua sortzen duten enpresa proiektuak garatzeko orduan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntzen onuradun izan ahalko dira udalerrian azken bi urteetan enpresa ekimen bat abiarazi edo hasi duten eta helbide fiskala Gaubean daukaten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta ondasun erkidegoak
¿ Gaubean bertan enpresa jarduera bat hasi beharko dute edo azken bi urteetan hasitakoarekin jarraitu. ¿ Enpresaren establezimendua Gaubea udalerrian izan beharko dute. ¿ Enpresa proiektua sustatu duten pertsonetako bat, gutxienez, Gaubeako Udalean erroldatuta egon beharko da eskaria egiten den unean. ¿ Enpresak ez ditu 10 langile baino gehiago izango. ¿ Dirulaguntza honen onuradunek egunean izan beharko dituzte beren betebeharrak zerga arloko herri administrazioekin. Era berean, gizarte segurantzarekiko beren betebeharrak ere egunean izan beharko dituzte. Enpresak gutxienez 24 hilabete martxan jarraitu beharko du.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
15.000 eurotan
Muga:
Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gehienez ehuneko 40koa izango da dirulaguntza. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ezingo da inoiz izan 15.000 eurotik gorakoa.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Laguntza eskaerak deialdi honen eranskinean jasotako eskabide eredu normalizatuan aurkeztuko dira, enpresaren edo erakundearen ordezkaritza daukan pertsonak sinatuta, agiri hauekin batera: ¿ Eskabidearen inprimakia eta zinpeko aitorpena: I. eranskina. ¿ Pertsona fisikoa izanez gero: NANaren fotokopia. ¿ Pertsona juridikoa izanez gero: IFKren fotokopia. ¿ Enpresaren eraketa eskriturak. ¿ Ordezkaritza ahalak. ¿ Ordezkaritza ahalak dituen pertsonaren NANa. ¿ Enpresak Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dauzkala dioen ziurtagiri eguneratua. ¿ Enpresak Foru Ogasunarekiko ordainketak egunean dauzkala dioen ziurtagiri eguneratua. ¿ Soldatapeko langilerik eduki ezean: azken hileko autonomoen ordainagiria. ¿ Soldatapeko langilerik edukiz gero: Azken hileko TC2. ¿ Memoria deskribatzailea, gutxienez honako informazio hau jasoko duena: o Enpresaren eta lokalean egindako enpresa jardueraren deskribapena. o Egindako inbertsio edota erreformen deskribapena. ¿ JEZen alten eta bajen ziurtagiria, Foru Ogasunak igorria. ¿ Zinpeko aitorpena. (Eskabide eredu normalizatua) ¿ Laguntzen deialdi honen oinarriak ezagutu eta onartzearen aitorpena. ¿ Dirulaguntza publikoen itzulera edo zigor prozeduretan ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena. ¿ Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, honakoa adierazten duena: administrazioan edo auzitegietan ez zaiola ezarri dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko ezintasunik edo ez daukala horretarako ezintzen duen legezko debekurik, sexu arrazoien ziozko bereizketagatik jarritakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera. ¿ Beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik ekintza bererako jasotako edo eskatutako laguntzen zinpeko aitorpena
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/04/14 - 2018/12/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana