Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Enpresa eta inbertsio-proiektuak sortu Eta martxan jartzeko diru-laguntzak. Balmasea 2018

LABURPENA
Titulua:
Enpresa eta inbertsio-proiektuak sortu Eta martxan jartzeko diru-laguntzak. Balmasea 2018
Xedea:
Oinarri hauen helburua da enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzearen ondoriozko gastuak diruz laguntzeko funts galdurako laguntzak ematea, 2018ko abenduaren 1etik 2019ko azaroaren 30era, baldin eta 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituzten langabeek sustatzen badituzte
Diru kopurua:
50.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Deialdia (BAO Zk. 25/2019)
    2019an Balmasedan enpresa eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzeko diru-laguntzen deialdia
Araudia:
  • Oinarri arauemaileak (BOB Zk. 25/2019)
    Enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzeko diru-laguntzen deialdiari buruzko prozeduraren oinarri arauemaileak. 2019
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Balmasedako Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Balmasedako Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
San Severino plazako 1. zenbakian.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
San Severino plazako 1. zenbakian.
Itzuli San Severino plazako 1. zenbakian.
Enpresa eta inbertsio-proiektuak sortu Eta martxan jartzeko diru-laguntzak. Balmasea 2018
Oinarri hauen helburua da enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzearen ondoriozko gastuak diruz laguntzeko funts galdurako laguntzak ematea, 2018ko abenduaren 1etik 2019ko azaroaren 30era, baldin eta 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituzten langabeek sustatzen badituzte
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresa-proiektu berrien ekintzaileek ondoko eskakizunak bete beharko dituzte:
Enpresa-proiektu bat edo batzuk sustatzea, hau da, enpresa edo negozio berri bat sortzea legez onartutako formuletakoren batean. Sustatzaileak Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko du Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emandako eguna baino lehen. Jardueran alta eman aurreko justu urte eta erdi lehenago Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifen talde berean jarduera bat gauzatu ez izatea, ez eskatzaileak ez bigarren mailara arteko odolkidetasun-harremana duten pertsonek edo bizikidetza-unitate berekoak direnek, belaunaldi-aldaketako kasuetan izan ezik.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
50.000,00 euros
Muga:
Autonomoak: Enpresa-proiektu bakoitzeko 3.000 euroko galdutako funtserako laguntza bat ezartzen da, inbertsioaren %75eko zenbatekoarekin gehienez, enpresak abian jartzeko eta inbertsioak egiteko gastuak diruz laguntzeko. Edozein sozietate mota, bi bazkide edo gehiago baditu: 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituen Balmasedako bazkide bakoitzeko 2.000 euroko galdutako funtserako laguntza bat ezartzen da, inbertsioaren %75eko zenbatekoarekin gehienez, enpresak abian jartzeko eta inbertsioak egiteko gastuak diruz laguntzeko. Zenbateko hori 3.000 eurokoa izango da egoitza fiskala eta soziala Balmasedan baldin badu. Sozietateko, gehienez 5.000 euro. Zenbateko horiek erdira murriztuko dira kasu hauetan: a) Egoitza soziala eta fiskala bat badator eskatzailea edo sozietateen kasuan bazkideetako bat erroldatuta dagoen etxebizitzarekin. b) Jardueraren egoitza fiskala eta soziala Balmasedan ez baldin badu. b) Enpresa-proiektuaren sustatzaileak ez badu betetzen errolda-betebeharra, baina jardueraren egoitza soziala eta fiskala Balmasedan badago: Autonomoak: Enpresa-proiektu bakoitzeko 1.500 euroko galdutako funtserako laguntza bat ezartzen da, eta inbertsioaren %75eko zenbatekoarekin gehienez, enpresak abian jartzeko eta inbertsioak egiteko gastuak diruz laguntzeko.  Edozein sozietate mota, bi bazkide edo gehiago baditu: 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituen bazkide bakoitzeko 1.500 euroko galdutako funtserako laguntza bat ezartzen da, inbertsioaren %75eko zenbatekoarekin gehienez, enpresak abian jartzeko eta inbertsioak egiteko gastuak diruz laguntzeko. Sozietateko, gehienez 5.000 euro. Aurreko zenbatekoak %15 areagotuko dira sustatzailea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emandako unean kolektibo hauetakoren batekoa bada: -25 urtetik behera izatea. -Emakumeak. -55 urtetik gora izatea. -Iraupen luzeko langabeak (Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak eta kontratazioa egin aurreko 18 hilabeteetatik gutxienez 12 hilabeteetan izena emanda egon direnak). -Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularrak. Enpresa-proiektuak kooperatibaren edo irabazi-asmorik gabeko erakundearen forma hartuz gero Gizarte Segurantzan alta emanda, diruz laguntzeko zenbatekoa %15 areagotuko da. Ehuneko horiek guztiak metagarriak izango dira %30era arte gehienez
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren jatorrizkoa edo konpultsatutako kopia. b) Eskatzailea pertsona juridikoa bada: Informazio Fiskalaren Txartelaren jatorrizkoa edo konpultsatutako kopia, eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalarekin eta ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiriarekin batera. Eta enpresaren edo erakundearen eraketa-eskrituraren jatorrizkoa edo kopia eta geroko aldaketa guztiak, dagozkion erregistroetan inskribatuta dagoela egiaztatuta. Berezko nortasun juridikorik ez daukaten sozietate zibilei dagokienez, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua ere aurkeztu beharko da. c) Jatorrizko zinpeko aitorpena (eskabide-eredu normalizatua). Aitorpen bakar horrek ondokoak barne hartzen ditu: Eskatzaileak honako laguntza-deialdi honen oinarriak ezagutzen eta onartzen dituelako adierazpena. Bizkaiko Foru Ogasunaren aurrean, udalak ekonomia jardueren gaineko zergan emandako altei eta bajei buruzko datuak eska ditzan enpresa eratzen denetik hiru urteko epearen barruan, Balmasedako Udalari baimena ematen dion adierazpena. Diru-laguntza publikoak direla eta, eskatzailea itzultzeko edo zehatzeko prozeduraren baten eraginpean ez dagoelako jatorrizko zinpeko aitorpena. Erakunde eskatzailea diru-laguntza edo laguntza publikoak ezin jasotzea ekarri dion zigor- edo administrazio-zehapenen baten eraginpean ez dagoelako jatorrizko zinpeko aitorpena; era berean, diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ezarrita ez duelako zinpeko aitorpena, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritakoari jarraiki, sexu-bereizkeriagatik jasandako debekuak ere aintzat hartuta. De minimis araua beteko delako jatorrizko zinpeko aitorpena, Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 (EB) Araudiak ezarritakoari jarraiki. Aipatutako araudia, De Minimis Laguntzen Itunaren gainekoa, 2006ko abenduaren 28ko Europako Batzordearen Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta 69/2001 araudia (EB) eta ondoko berrikuspenak ordeztu zituen. Jarduera berberaren xedea betetzeko, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu edo erakunde horietatik jasotako laguntzei buruzko jatorrizko zinpeko aitorpena. d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko inskripzio-aldien txostena; horren bidez egiaztatu beharko da sustatzaile eskatzailea enplegua eskatzeko inskribatuta egon dela, jarduera hasi baino lehenago. e) Lan-bizitzaren ziurtagiria, jarduera hasi aurretik langabezian egon dela egiaztatzen duena. f) Enpresak edo erakundeak Gizarte Segurantzan alta eman duelako kopia. g) Bazkide guztiak Gizarte Segurantzaren Araudian alta emanda daudela egiaztatzen duen kopia. h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, enpresaren eta bertako bazkideen izenean. i) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren altaren kopia. j) Bizkaiko Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, enpresaren eta bertako bazkideen izenean. k) Bizkaiko Foru Ogasunaren ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako alten eta bajen epeei buruzko ziurtagiriak, enpresari eta bertako bazkideei dagozkienak. l) Eskualdeko Behargintzaren, eskualdeko prestakuntza-zentroen, Lanbideren enplegu zerbitzuen edo erakunde publiko batek edo Lanbidek sustatutako edo homologatutako beste edozein erakunderen tutorepeko bideragarritasun plana.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/02/06 - 2019/11/29
Ebazteko epea:
Eskaerak ebazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, eskaera osorik eta behar bezala aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita. Hala ere, epea amaituta ebazpenik eman ezean, eskatzaileak ulertu beharko du eskaera ez dela onartu.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana