Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Zer egiten dugu?

Zer egiten dugu

Zuzeneanek eskeintzen dituen zerbitzuak ondorengoak dira:

1. Argibide orokorrak edota partikularra (pertsona físiko edo juridiko bati buruzkoa):
- Eusko Jaurlaritzako sail guztiek, beraien izapide eta zerbitzuei buruz, eskaintzen duten informazioa ematea.
- Izapide partikularren egoerari buruz eskuragarri dagoen informazioa ematea interesatua den edonori, behar bezala identifikatu eta gero.

2. Inprimakiak:
- Bere eskaeren arabera herritarrek eskatzen dituzten inprimakiak zein diren identifikatu eta ematea.
- Inprimakiak betetzerakoan herritarrei laguntza eta aholku ematea baita, hala dagokionean, aurkeztu behar dituzten argibideak zein diren adierazi ere.
- Liburuxkak, diptikoak eta zerbitzuei eta prestazioei buruzko bestelako argibideak aurkeztu eta ematea.

3. Izapideak hastea:
- Kasuan kasuko administrazio prozedurari dagozkion dokumentuak jasotzea.
- Baldin eta beharrezkoa bada, prozedurari loturiko inprimakiak ematea interesatuari.
- Sailek emandako informazioa oinarri hartuta, herritarrek aurkeztutako dokumentuak kasuan kasuko eskabidean eskatutakoekin bat datozen ala ez egiaztatu eta, hala badagokio, konpultsatzea.

4. Dokumentuak erregistratzea:
- Herritarrek, enpresek eta Administrazioarekin loturiko erakundeek ematen dituzten dokumentuen sarrerei eta irteerei erregistroa emango die Zuzenean Zerbitzuak.
- Aurkezten diren eskabideei dagozkien dokumentuak konpultsatzea, baldin eta eskabide horiek Zuzenean Zerbitzuaren esku geratzen badira.
- Dokumentu horiek banatu eta bideratu eskumena duen sailera edo erakundera heldu dadin.
- Egiaztagiriak emango ditu dokumentuak aurkeztu direla adieraziz.

5. Tasak, zigorrak eta prezio publikoak:
- Txartelaz ordaintzea ordainketa-pasabidearen bidez kobratu daitekeen edozein izapide.

6. Kexak eta iradokizunak kudeatzea.         
- Zuzenean Zerbitzuaren eskumeneko gaietan harrera eta erantzuna ematea eta gainerakoak dagozkien arduradunei eramatea.

7. Sailera bideratzen ditu herritarren eskabideak, eskaerak edo kontsultak baldin eta horiek tratamendu espezializaturik eskatzen badute.  

8. Hitzordua ematea:
-Izapide eta kudeaketa zehatz batzuk egiteko aldez aurretiko hitzorduak kudeatu eta errazten ditu

9. Sinadura Elektroniko Aurreratua eskuratzeko eta sinadura hori errebokatzeko egiaztapena kudeatzea.

 

Azken aldaketako data: 2015/11/25
Euskadi, auzolana