Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, Telegram bidez (+34 688 67 12 34 telefonoan / @zuzenean012)

Zer da Telegram?

Logotipo Telegram

Berehalako mezularitza-aplikazio bat da Telegram. Doakoa da, eta mezu motzetan oinarritua. Kasu zehatz honetan, bide ematen dio herritarren eta «Zuzenean-Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako zerbitzu»ko agenteen arteko komunikazioari, denbora errealean. Testua Internetera konektatutako gailuen bidez bidaltzen da.


Telegram aplikazioa

Ez baduzu instalaturik Telegram, dohain deskargatu dezakezu zure sistema eragileari dagokion bertsioa, zure mugikorreko denda birtualetik:

«Zuzenean - herritarrentzako zerbitzua» erabiltzeko, beharrezkoa da +34 688671234 telefonoa sartzea zure Telegrameko kontaktuetan (edo bilatu @zuzenean012 alias-a).

Zerbitzuaren deskripzioa

Telegram berehalako mezularitza-zerbitzuaren bitartez, «Zuzenean zerbitzua»k kanal berri bat ireki du Eusko Jaurlaritzako Sail desberdinek eskainitako zerbitzuei buruzko informazio orokorra emateko.

Zailak edota konplexuak jotzen diren kontsultak beste arreta-kanaletara bideratuko dira, kasuan-kasuan.

Ez da emango identifikazio pertsonala behar duen informaziorik. Halako datuak jasotzen badira, berehala izango ezabatuko dira.

Ez da erantzungo «Txat ezkutuaren» bidez helarazitako kontsultarik, ez eta ahots-grabatuko mezurik ere.

Harrera-orduak

Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:30era, etenik gabe (salbu eta abuztuan: 08:00etatik 14:30era).
Urte osoan emango da zerbitzua, autonomia-erkidegoko jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Zerbitzuaren kostua

Zerbitzua doakoa da. Eusko Jaurlaritzak ez du kostu gehigarririk kobratuko zerbitzuarengatik.

Kontratatuta duzun datu-tarifari lotutako gastu posibleak jakiteko, kontsulta iezaiozu zure telefonia-operadoreari.

Segurtasuna

Zifratze-algoritmoak erabiltzen ditu Telegramek 256 bit-eko gakoekin, baita berezko protokoloa ere (MTProto); haren bidez, gure mugikor eta zerbitzariaren arteko mezuak segurtasunez bidaltzen dira.

Informatikako segurtasuneko adituentzat, informazioa trukatzeko sistema seguruenetako bat da, egun daudenen artean.

Legezko baldintzak

Zerbitzuaren deskribapenean adierazi bezala, ez da emango izaera pertsonaleko identifikazioa eskatzen duen informaziorik, eta datuak izapidetuko dira modu anonimoan.

Erabiltzailearen telefono-zenbaki pertsonala beharrezkoa da informazio-eskatzailearekin interakzioa ezartzeko. Bakar-bakarrik erabiliko da kontsulta kudeatzearekin lotutako helburuetarako.

Datu pertsonalen bat jasoz gero, lege hauen arabera jardungo da: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea. Informazio-eskabideak aurkezten dituzten pertsonek emandako datu pertsonalak sartuko dira datu pertsonalen fitxategi automatizatu honetan: « Herritarrak hartzeko Zerbitzua hobetzea - Zuzenean ». Fitxategi horren arduraduna Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza da. Datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak zuzendaritza horren aurrean erabili ahalko dira. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Azken aldaketako data: 2015/12/17
Euskadi, auzolana