Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Erregistroa
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Jendeaurreko arreta
 

Erregistro-bulegoak.

Erregistro-bulegoak dira Administrazio publikoetako administrazio-organoei eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak aurkezteko herritarrek erabiltzen dituzten lekuak. Administrazioak ere erabiltzen dituzte herritarrei, erakunde pribatuei edo administrazioko beste organo batzuei bidaltzen dizkien agiriak erregistratzeko.

3 erregistro mota daude:

 

Egitura

1. Erregistro-arautegi orokorra

1.1. Posta

1.2. Zuzenean-en inprimakia

1.3. Konpultsak

1.4. Eskabideari eransten zaizkion agiriei zigilua jartzea

1.5. Erregistro anizkoitzak

2. Kanpokoen erregistroa


2.1. Kanpo-erregistrorako bidalketa-arauak, hartzailearen arabera



1. ERREGISTRO-ARAUTEGI OROKORRA


1.1. Posta

Zuzenean zerbitzuak herritarrengandik eta beste administrazioetatik jasotzen dituen gutun guztietatik honako hauek bakarrik

ERREGISTRATUKO DITU:

► Azken hartzailetzat Zuzenean zerbitzua bera duten gutunak.
► Edozein herri-administraziok bidaltzen duen korrespondentzia, aurretiaz berak ere erregistraturik baldin badauka.

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza, zerbitzu eta/edo sailen bat hartzailetzat duen korrespondentzia Jaurlaritzari berari bidaliko zaio, erregistratu dezan.


1.2. Zuzenean-en imprimakia

Zuzeneanen eskabide-inprimaki orokorra bete beharko da, derrigor, aurkeztutako dokumentazioan erregistroa egiteko gutxieneko datu hauetakoren bat falta denean edo ondo ikusten ez denean:

- Pertsona fisiko edo erakunde bidaltzailearen identifikazioa.
- Organo, zerbitzu edo administrazio hartzailea
- Eskaeraren edo idazkiaren helburua
- Data eta sinadura


1.3. Konpultsak

Oso konplexua edo bolumen handikoa den dokumentazioak eragina izan dezakeenez ordutegi berezi bat ezarri da horrelako konpultsetarako: goizeko 8:00etatik 10:00etara.

Konpultsatzeko agiriak ordenatuta aurkeztu beharko dira, jatorrizkoek eta kopiek hurrenkera berbera dutela.


1.4. Eskabideari eransten zaizkion agiriei zigilua jartzea

Apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren 7.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ez dira inola ere erregistratuko eskabide, idazki edo komunikazio baten eranskin modura aurkezten diren dokumentuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa da aipatutako dekretua).  Halaber, dekretu beraren 13.1. artikuluak ezartzen du erregistratzen diren dokumentu guztiak zigilatu beharko direla.

Horregatik, baldin eta eskabideak edo idazkiak beste dokumentu batzuk erantsita dituztela aurkezten badira, eta interesdunak haien kopia zigilatzeko eskatzen badu, aurkeztutako eskabidearen, idazkiaren edo jakinarazpenaren kopia baino ez da zigilatuko.

Erantsitako dokumentazioaren zerrenda ere zigilatu ahalko da, behin erkatu ondoren, betiere eskatzaileak berak aurkezten badu zerrenda; bestela, erantsitako dokumentuak izeneko inprimakia emango zaio, zerrenda hori egitea izan dezan.


1.5. Erregistro anizkoitzak

Apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren 7.3. artikuluak ezartzen duenaren arabera, 20 eskabide, idazki edo komunikaziotik gora erregistratzeko eskatzen dutenek erregistro-bulego guztietan eredu normalizatu bat izango dute, eta eredu horretan zerrendatu eta zenbakitu beharko dituzte horiek guztiak. Gainera, interesatuak nortzuk diren eta dokumentuak zein organotara bidaltzen diren zehaztu beharko dute, bai eta testuen edukiak labur eman ere (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko dekretuaz ari gara).

Honela jokatuko da, baldin eta leihatila batean 20 dokumentu baino gehiago aurkezten badira erregistratzeko:

1) Denek hartzaile bera badute:

Interesdunari dokumentu anitzak izeneko inprimakia emango zaio, eta bertan zerrendatu beharko ditu aurkezten dituen dokumentuak.

Zerrenda erregistro-zenbaki bakar batekin erregistratuko da.


2) Zenbait hartzaile  izanez gero:

Interesdunari hartzaile ezberdinak izeneko inprimakia emango zaio, eta bertan zerrendatu beharko ditu aurkezten dituen dokumentuak.

Zerrenda hori zigilatuko da, eta ondoren, egun horretan bertan, erregistratu egingo da.

2. Kanpokoen erregistroa

2.1. Kanpo-erregistrorako bidalketa-arauak, hartzailearen arabera

UDALAK

Udalen edozein bulego edo eraikinetara bidali beharreko agiri guztiak (haien mendeko erakunde eta zentroetara —musika-eskolak, euskaltegiak, kultur etxeak, kirol-etxeak, udaltzaingoa eta abar— bidali beharrekoak barne) udalaren erregistro nagusira bidaliko dira.

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO ADMINISTRAZIOA

Administrazio autonomikoentzat, probintzia bakoitzeko bidalketa-gune bat ezarri da. Zenbait kasutan, gune hori erregistro nagusi bat da eta, beste zenbaitetan, herritarrak hartzeko bulego bat. Autonomia-erkidego bakoitzaren antolamenduaren arabera, bata edo bestea izango da gune hori.

ESPAINIAKO GOBERNUAREN ADMINISTRAZIOA

Espainiako Gobernuaren ministerio bakoitzeko bidalketa-gune bat ezarri da, Madrilen.

Probintzia bakoitzeko gobernu-ordezkariordetzara bidaliko da  dena, salbuespen hauekin:

- Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (probintzia bakoitzean bidalketa-gune bat du)
- Trafikoko Buruzagitza (probintzia bakoitzean bidalketa-gune bat du)
- Salaketa Automatizatuak Izapidetzeko Leoneko Zentroa

IKASTETXE PUBLIKOAK

Unibertsitate ez diren zentroak: Zentroaren probintziako erregistro nagusira bidaliko dira gauzak (ikusi autonomia-erkidegoetako administrazioak).

EAEren kasuan, dagokion hezkuntza-ordezkaritzara.

Unibertsitateak: bakarrik Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikulua aplikatzen zaien prozeduren kasuan, eta hori horrela den interesdunak berak jakin beharko du; dokumentuak Unibertsitateko errektoretza edo erregistro nagusia dagoen helbidera bidaliko dira (bidalketa-gune bakarra dago unibertsitate bakoitzeko).

OSASUN-ETXE ETA OSPITALE PUBLIKOAK

Osasun-zerbitzu autonomiko bakoitzerako bidalketa-gune bat ezarri da; Osakidetza da EAEkoa.

ERAKUNDE AUTONOMOAK

Zein administrazioren (administrazio zentrala edo autonomikoa) mende dauden kontuan hartu gabe, dokumentazioa erakunde autonomoaren egoitza nagusira bidaliko da.

 
ALDUNDIAK

Probintzia‑diputazioei dagokienez, probintzia bakoitzeko bidalketa-gune bat ezarri da.

BESTE ERREGISTRO-GUNEAK

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren I. , II. eta III. eranskinetan adierazitako moduan).

b) Posta-bulegoak (Estatuko Administrazio Orokorrean eskariak, idazkiak eta jakinarazpenak aurkeztea, agirien kopiak egitea eta jatorrizkoak itzultzea, eta erregistro-bulegoen araubidea arautzen dituen maiatzaren 7ko 772/1999 Erre Dekretuak ezarritako moduan).


Dokumentazioa:

Azken eguneratzea: 2017/02/21
Euskadi, auzolana