Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Jendeaurreko arreta
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

telefono bidezko arreta
 

 

Zuzenean zerbitzuak doako 012 telefono-zerbitzua jartzen du herritarren esku, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrarekin lotutako kontsultak erantzuteko.

Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen 2012ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren arabera (PDF, 1 MB), jendeari arreta emateko ordutegia etenik gabe garatzen da urte osoan zehar, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30era, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Telefono-zenbakiak:

• Euskal Autonomia Erkidegotik deitzeko: 012
• Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko lekuren batetik deitzeko: 945 018000
• Atzerritik deitzeko: 00 34 945 018000

Deiaren kostua

2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (2012ko abenduaren 10eko BOE, 296. zk.), 012 zenbakira egindako deiaren kostua D tarifako modalitateari dagokiona da (deitzen duen harpidedunari ez dio kosturik eragingo).

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora dagoen tokiren batetik deitzen bada 945 018000 telefono-zenbakira, kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da deiaren kostua. Kontsultatu zure telefonia-operadorearekin.

Informazio-oharra: 2018-10-29tik aurrera ezarri zen 012 telefono-zenbakira egiten ziren deiak doakoak izango zirela. Hori baino lehen, deia egiten zuenari kargatzen zitzaion haren kostua, C motako tarifa aplikatzen baitzen.

Azken eguneratzea: 2018/10/29
Euskadi, auzolana