Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Enpresetan langileen parte-hartzeko laguntzak 2019

[PR_2019]

Deskribapena


Xedea


I. KAPITULUA  -  GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESETAKO LANGILEEN PARTE-HARTZEA

Dirulaguntza izan dezaketen jarduerak:

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta horien gastuak honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira:

a) Metodo eta tresna egokiak garatu eta ezartzea, langileen parte-hartzea erraztu eta hobetzeko, gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan.

b) Langileen parte-hartzea ezartzeko jardunbide egokiak zabaltzea.

  

II. KAPITULUA   -   GIZARTE-EKONOMIATIK KANPOKO ENPRESETAKO LANGILEEN PARTE-HARTZEA


Dirulaguntza izan dezaketen jarduerak:

a) Langileek parte hartzeko plan bat prestatu eta ezartzea. Erakunde aholkulariarekin eta aholkuarekin egingo da plan hori.

b) Inoren konturako langileek akzioak edo partizipazioak harpidetzea.

c) Enpresari bere langileek akzioak edo partizipazioak harpidetzearen ondorioz zuzenean sortzen zaizkion gastuak.

d) Langileen parte-hartzea ezartzeko jardunbide egokiak zabaltzea

e) Enpresaetako langileen parte-hartzea erraztu eta hobetzen duten arau-garapenari buruzko ikerketak egitea.


 

2.– Diruz lagun daitezkeen ekintzek uneko urtean hasi behar dute, eta 2019ko abenduaren 1a baino lehen amaitu.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo, dirulaguntza osoaren % 40 ordainduko da, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, gainerako % 60a, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean. Bigarren ordainketa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

- 3.1.a), 3.1b), 6.1.a), 6.1.d) eta 6.1.e) artikuluetako jarduerak badira, emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatu bat eman beharko da, honako informazio hau adierazita:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jarduerako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera eman baldin bada, harekiko zer alde izan diren azalduko da.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik badago edo gerakin horietatik eratorritako interesik badago.

Kasu horietarako, dirulaguntza ematen duen organoak laginketa bidezko egiaztapenak egingo ditu erakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako kopuru nagusien artean, egoki iritzitako egiaztagiri oro egiaztatuko du, dirulaguntza egoki erabili dela zentzuz ondorioztatzeko adinako ebidentzia izan arte. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak eskatu ahal izango dizkie onuradunei.

- 6.1.b) artikuluko jarduerak badira: enpresaren akzioak edo partaidetzak eskuratu izanaren kopia sinple edo fotokopia konpultsatua.

- 6.1.c) artikuluko jarduerak badira: egindako jardueren eta emaitzen justifikazio-memoria, eta enpresaren akzioak edo partaidetzak saldu edo eskualdatu izanaren kopia sinple edo fotokopia konpultsatua.

Aurreko puntuan aipatutako dokumentazioa aurkezteko epea 2019ko abenduaren 31n amaituko da.

Dirulaguntza jaso dezaketen eta justifikatzen diren gastuak bat etorriko dira pertsona zein enpresa onuradunek egiaz ordaindutako gastu errealekin, eta ordaindutako faktura originalen edo konpultsatuen edo froga-balio bera duten kontabilitateko agirien bidez egiaztatu beharko dira.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

a) Estreinako, diru-laguntzaren guztizkoaren % 60, diru-laguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, % 40, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1076702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko, aurrez aurreko bidea zein bide elektronikoa erabili ahal izango da.

Egoitza elektronikoan aurki ditzakezue izapideak aurrez aurre edo modu elektronikoan egiteko argibideak, bai eta erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako eredu guztiak ere, honako helbide honetan zehazki:

www.euskadi.net/intercooperacion2017/y22-izapide/eu

Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du esan nahi aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabili behar denik; nahi den bidea erabil daiteke edozein unetan.

Eskaria egin ondoko izapideak, bide elektronikoaren bitartez, honako helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana