Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak 2019

[AT_2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen ondorioetarako, honako hauek jotzen dira laguntza teknikoko ekintzatzat:

a) Urteko kudeaketa-planaren egin eta ezartzea.

b) Ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek aldez aurretik behar den azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, euren erakunde elkartuei bermeak emateko.

c) Plan estrategiko bat, pertsonen asebetetze-maila neurtzeko programak, kostua kalkulatzeko eta kontrolatzeko metodoak egin eta ezartzea, edo aginte-taula oso bat ezartzea, Euskadin ordezkaritza duten erakundeen aldetik euren elkartuei eman beharreko zerbitzuen antolakuntzatik eratorriak, lege- edo estatutu-arauak betetzeko.

d) 10 langiletik beherako kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketarako berariazko aholkularitza, 2019ko ekitaldian gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko laguntzen programan onuradun direnentzat.

e) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea, gomendio zehatzak barnean hartuta enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko.

f) Kudeatzailetzari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, kudeatzaileen edo zuzendarien egitekoetan laguntzeko, edo kooperatiba eta lan-sozietateetako jardun-arloekin zerikusia duten zerbitzuak, profesionalizazioa areagotzen laguntzeko xedez, merkatuan lehiakortasunari eusteko eta lehiakorragoak izateko giltzarrietako bat delako.

Ekintzek 2019. urtean izan beharko dute hasiera. Aurreko paragrafoko b) apartatuko ekintzei dagokienez, honako hau hartuko da ekintzaren hasiera-datatzat: ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek euren erakunde elkartuei bermeen prestazioa egingo dien erakundearekin hitzarmena sinatzen duten eguna.

Gehien jota, ekintzak 2020ko lehen seihilekoan bukatu behar dira.

Dirulaguntza bakarra eman ahal izango zaio erakunde eskatzaile bakoitzari, eta, dirulaguntzari loturiko jarduera bakarra egiteko, hain zuzen. 5.2 artikuluko erakunde onuradunak kasu horretatik kanpo geratuko dira; izan ere, eurek dirulaguntzari loturiko jarduera baterako baino gehiagotarako eskabidea egin dezakete, baldin eta jarduerok erakunde elkartu berean egiten ez badira.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo, dirulaguntza osoaren % 60 ordainduko da, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, gainerako % 40a, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.

2.– Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, erakunde onuradunak dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu behar du, honako informazio hau barnean:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jarduerako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera eman baldin bada, harekiko zer alde izan diren azalduko da.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik badago edo gerakin horietatik eratorritako interesik badago.

 

Aurreko puntuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik kontatzen hasita, eta betiere 2020ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

 

Dirulaguntza jaso dezaketen eta egiaztatzen diren gastuak bat etorriko dira onuradunek egiaz ordaindutako kostu errealekin, eta ordaindutako jatorrizko faktura edo froga-balio bera duten kontularitza-agirien bidez egiaztatu beharko dira.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0036516

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dirulaguntza jasotzeko eskabidearekin batera, justifikazio-memoria aurkeztu behar da, bai eta dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak gauzatzeko aurreikusitako lan-plana ere. Plan horretan, iraupena, metodologia eta kalkulatutako aurrekontu zehatza adierazi behar dira.

 

Horretaz gain, 2.1.a), c), d), e) eta f) artikuluko jarduerei buruzko eskabideekin batera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Agindu honen 5.1. artikuluan adierazitako aholkularitza-erakunde baten laguntza eta lankidetzako konpromisoa dagoela agertzen duen agiria, hau da, harekin egindako kontratua edo eskaera irmoaren agiria, erakunde horrek agindu honetako 6. artikuluko baldintzak betetzen dituela agertzen duten frogagiriekin batera.

b) 2018ko ekitaldiaren balantze ekonomikoa eta emaitzen kontua.

c) Aholkulariaren edo aholkularitza-lanaren arduradunaren curriculuma.

d) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baitu ez duela aholkularitzarekin edo pertsona fisiko aholkulariarekiko inolako loturarik, ez zuzenean ez zeharka, ez akzioen ez partizipazioen bidez.

3. 2.1.b) artikuluaren kasuan, elkarteak emandako ziurtagiria, xedapen horrek arautzen duen zerbitzuaren antolaketa egiaztatzen duena.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana