Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Liburuak argitaratzea eta Memoria Demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzak 2019

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da Euskadiko memoria demokratikoa Gerra Zibiletik gaur egunera arte berreskuratzeko asmoa duten liburuak argitaratzeko eta ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzak deitzea 2019. urterako.

Aurrekontuko zuzkidura

50.000,00

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, eskabideak aukezteko datak eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

1. Proiektuen potentzial estrategikoa eta egokitasun ed interes soziala. 30 puntu, gehienez.

  • Proiektuaren naturaltasunaren egokitasuna deialdiaren emaitza.
  • Une honetan, gai tratamendu gutxien izan duten gaiak, edo nortasun gaiak ikuspegi berri edo ezezagun bat aurkeztea.

2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna eta egitura aintzat hartuta. 30 puntu, gehienez.

  • Proiektuen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna eta egitura aintzat hartuta.
  • Entitate eskatzailearen ibilbidea proiektu antzekoetan.
  • Emaitzaren kalitate teknikoa eta profesionala.

3. Dibulgatzeko gaitasuna, beste entitate eskatzaileekin bat elkarteak eta udalekin eta herritarren gaineko eraginaren aukera. 20 puntu, gehienez.

4. Zeharkako politika (euskara eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna) prozesuan sartzea. 20 puntu, gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Diru-laguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 45 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:

  1. Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 75 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.

  2. Bigarren ordainketa 2020an egingo da. Emandako diru-laguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.

Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1043403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Oharrak:

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana