Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2019-2020 ikasturtean.

[BIKAINTASUN BEKA]

Deskribapena


Xedea

120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Unibertsitatera lehen aldiz 2019-2020 ikasturtean joaten diren ikasleei zuzendutako bikaintasun akademikoko 40 beka emango dira gehienez, haietako bakoitza 1.000 eurokoa.

Bikaintasun akademikoko 80 beka, haietako bakoitza 1.000 eurokoa. Egiten ari diren gradu-ikasketen aurreko maila osoa gaindituta duten ikasleei zuzenduta.

 

Ordainketa-modua:

Bekak emateko ebazpena jakinarazi ostean, ordainketa bakar batean ordainduko dira.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Eskakizunak:

  • Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2019-2020 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.
  • Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaileek 2018-2019 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte:

  • Unibertsitatera lehenengo aldiz 2019-2020 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:

  • Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, artikulu honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Eskatzaileek 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0175303

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hauxe da bikaintasun-beka eskatzeko prozedura:

  1. Beka orokorra eskatzeko eskabidea bete behar da.
  2. Bikaintasun akademikoko beka eskatzeko formularioa bete behar da. Formulario hori agertuko da beka orokorra eskatzeko lineako formularioa bete ondoren. Beka orokorreko eskabide bat baino gehiago egin arren, bikaintasun-beka eskatzeko eskabide bat baino ez da bete, inprimatu eta entregatu behar.
  3. Eskabide-formularioa inprimatzea.
  4. Eskabidea inprimatu ondoren, sinatu egin behar da, eta gainerako agiriekin batera entregatu behar da Zuzenean Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidera sarrera

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebazpena emango du, 2019-2020 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko beken ebazpena emateko epea bukatu eta hiru hilabetera gehienez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana