Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko bekak -2019

[Merkataritza-Banaketaren prestatzeko Bekak 2019]

Deskribapena


Xedea

29 bekak emateko deialdia, merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko.

 Bekadunek, hautaketa-prozesuaren barruko prestakuntza-ikastaroa egin ondoren, agindu honetan araututako beken bidez ordainduko diren prestakuntza-praktikak egingo dituzte bederatzi hilabetez; praktika-aldian, ikastaro horretan ikasitako eduki teorikoen gaineko prestakuntza praktikoaz jabetuko dira.

 Beken onuradunek egin beharreko jarduerak honako hauetan egingo dira: merkataritza-enpresetan edo merkataritza-banaketarekin lotutakoetan, EAEko merkataritza-ganberetan, Espainiako Merkataritza Ganberak Europako beste herrialde batzuetako hirietan dituen egoitzetan, edota Merkataritza Zuzendaritzak diruz lagundutako merkataritza-bulego teknikoetan.

Aurrekontuko zuzkidura

351.940,00 euro;

Prestazio ekonomikoa

Merkataritza banaketa kudeatzeko 180 orduko prestakuntza ikastaroa egin behar da, bekadun izateko.

 Beka guztiek bederatzi hilabete iraungo dute, 2019ko urtarriletik urrira.

Beken zenbatekoa:

  •  11.250,00 euro destino nazionaletarako beka bakoitzeko (27 beka).
  •  Espainako Merkataritza Ganberaren Milango egoitzarako beka: 15.300,00 euro.
  •  Espainako Merkataritza Ganberaren Parizko egoitzarako beka: 18.450,00 euro.

Nazioarteko bekei dagokienez, 2.000 euroko zuzkidura izango dute lekualdaketarako eta ostatutarako.

 

 

Ordainketa-modua:

Bekak hamar ordainketatan kitatuko dira: lehendabizikoa, bekaren zenbatekoaren %10ekoa, esleitzen denean aurrerapen gisa; eta gainerakoak, zenbateko bereko 9 kuotatan, bekaldiko bederatzi hil horietako bakoitzaren amaieran.

Nazioarteko beketarako, 2.000 euro gehigarri ordainduko dira, aurrerakin gisa, beka esleitzeko unean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria, Nazioarteko Merkataritza goi-mailako teknikaria edo Garraioa eta Logistika goi-mailako teknikaria.

- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.

- Aurretik, eduki eta helburu bera edo antzekoa izan duen bekaren baten onuradun izan ez izana.

- Programa honen lehenagoko deialdietan egin diren prestakuntza-ikastaroak egin ez izana, ez osorik, ez partziaki.
- 32 urtetik gorakoa ez izatea.

- Nazioarteko bekak eskuratu ahal izateko, jomuga bakoitzeko hizkuntza jakiteko betekizuna ere bete beharko da:

  • Espainako Merkataritza Ganberaren Milango egoitzaren kasuan, ingelesaren edo italieraren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).
  • Espainako Merkataritza Ganberaren Parisko egoitzaren kasuan, ingelesaren edo frantsesaren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).

Betekizunak

  • Betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak

ZUZENEAN: 012 eta 945 018000

ATTurismo@ejie.eus

Bestelako kontsultak

Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoak

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:00

Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.945 01 70 54
e-maila:  mj-cubo@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tel. 94 403 18 44
e-maila:  l-fernandezarce@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 02 25 81
e-maila:  l-iribar@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0059207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea

 2019.ko ekaineko 12tik uztailako 12ra arte

Tramiteen deskripzioa

Onartuak izaten diren eskatzaileek merkataritza-banaketari buruzko azterketa bat egin beharko dute irailaren bigarren hamabostaldian.

Ondoren, aukeratutako hautagaiek prestakuntza ikastaroa hasiko dute.

Azterketarako onartuak izan direnen zerrenda, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Web orrian argitaratuko da, aldez aurretik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana