Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

2018. urtean goi-mailako kirol lehiaketak eta maila goreneko estatuko emakumeen ligatan parte hartzeko diru-laguntzak

[kirol_partaidetza]

Deskribapena


Xedea


1.- 2018an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek.

Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak. Emakumezkoen liga estatalak izango dira federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialeko maila gorenekoak, kategoria absolutukoak.

Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da diru-laguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta selekzioek parte hartzen duten kirol- lehiaketetarako ere.

2.- 2018. urtean hasten diren ekitaldietarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko. Honako gastu hauek izango dira diru-laguntzaren xede: garraioa, ostatua, ekipajea eta logistika.

3.- Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

Aurrekontuko zuzkidura

440.000

Prestazio ekonomikoa

Balorazio Batzordeak aztertuko ditu jasotako eskabideak, eta zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu, baremo eta irizpide hauen arabera :

1.- Probaren maila (55 punturaino):

●   Programa olinpikoa: 30 punturaino

- Proba olinpikoa: 30 puntu

- NBOk onartutako nazioarteko federazio baten proba ez-olinpikoa: 7,5 puntu

- NBOk onartu gabeko nazioarteko federazio baten proba ez-olinpikoa: 0 puntu

●   Lehiaketa-maila: 10 punturaino

●   Lehiaketan sartzeko sistema: 10 punturaino. Lehiaketan sartzeko sistemaren zailtasuna baloratuko da; 10 punturaino emango zaizkie aurre-sailkapena duten lehiaketei, eta 0 puntu nahieran sartzeko edo gonbidapen bidezko sistema dutenei.

●   Lehiaketa-esparrua: 5 punturaino

- Mundukoa: 5 puntu. Lehiaketa bat mundu-eremukoa dela ulertuko da hiru kontinentetako edo gehiagotako lehiakideak baditu.

- Kontinentekoa: 0 puntu

2.- Kirolarien maila (10 punturaino)

  • Azken 10 urteetako nazioarteko parte-hartzearen jarraitutasuna. (5 punturaino).

           - 7 parte-hartze baino gehiago azken 10 urteetan: 5 puntu.

           - 4tik 7 parte-hartzera azken 10 urteetan:

           - Parte-hartze 1etik 3ra edo gutxiago azken 10 urteetan: 0 puntu.

           - Eusko Jaurlaritzaren edo Kirolen Kontseilu Gorenaren goi-mailako kirolarien zerrendetan dauden euskal kirolariak (5 punturaino)

                      Banakako kirolak: Kirolari 1: 5 puntu.

                      Talde-kirolak: 2 kirolari edo gehiago: 5 puntu; Kirolari 1: 0 puntu

3.- Aurrekontu-faktoreak: 4 lehiaketak gehienez (25 punturaino).

- Lekualdatutako kirolarien eta langile teknikoen kopurua (15 punturaino): puntu 1 pertsonako, 15 punturaino gehienez. Gehienez, kirolarien baloraziorako, 13 puntu eta, teknikarien baloraziorako, 2 puntu.

- Jardunaldi-kopurua (2,5 punturaino)

 - Lehiaketa-tokira bitarteko distantzia (7,5 punturaino).

       Europa:

        – 1.000 km-raino = puntu 1.

        – 1.000 - 2.000 km = 2,5 puntu.

        – 2.000 km < = 5 puntu.

       Afrika, Amerika, Asia: 6 puntu.

       Ozeania: 7,5 puntu.

4.- Jardunaldi-edo proba-kopurua. 4 lehiaketak gehienez (20 punturaino)

Eskaera bakoitzean 4 lehiaketen balorazioa egingo da. Erakunde eskatzaileak maila gorenekoak aukeratuko ditu.

5.- Emakumeak gutxi ordezkatuta dauden kiroletan emakumeen parte-hartzea sustatzen duten lehiaketak direnean (10 puntu)

Kirol-diziplina berean eta kirol-maila bereko lehiaketetarako erakunde batek baino gehiagok aurkezten badu eskabidea, kirol-azterketa tekniko bat egingo da, eta horrek aldatu ahal izango ditu lotutako puntuazioak, agindu honen xedera egokitzearren.

Ordainketa-modua:

Bi alditan ordainduko da diru-laguntza. Lehenengo ordainketa 2018an egingo da, diru-laguntza onartu ostean, 15.b) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarri dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan. Bigarren ordainketan, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2019an egingo da, diru-laguntza 16. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.

Erakunde onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntza-itzultzearen ordainketak.

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon behar da.

Izena emateko edo datuak eguneratzeko Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili https://www.euskadi.eus/y22-tresnak/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

Nori dago zuzenduta


Kirol elkarteak

Helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek

Betekizunak

  • Jarduera memoria | Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztea beharreskoa da
  • Aurrekontua | Eskabidearekin batera diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua aurkeztea beharreskoa da .
  • Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
  • Dagokion federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da
  • Dagokion nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteotan nazioartean izandako parte-hartzeen kopurua egiaztatzeko eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da
  • Eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da: Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen proba barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
  • Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da Dagokion federazioaren ziurtagiria, lehiaketan eskuratutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
  • Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da: Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, agindu honetan egindako gastuak egiaztatzeko ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
  • Onuradunen betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0130006

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da:

1. Jardueraren memoria (II. eranskina).

Honako alderdi hauei buruzko azalpen-memoria aurkeztu beharko dute:

- Baloratu beharreko lehiaketak edo liga.

- Proba hori programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.

- Lehiaketa-maila.

- Lehiaketan parte hartzeko sistema: aldez aurretiko sailkapen-sistemaren bat ote dagoen ala ez.

- Lehiaketa-eremua. Mundukoa edo kontinentekoa.

- Baloratu beharreko lehiaketan edo lehiaketetan kirolariek lortutako postua. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.

- Parte-hartzearen jarraitutasuna. Zenbat urtetan parte hartu duten nazioartean azken 10 urteetan. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.

- Lehiaketan goi-maila duten euskal kirolariak, Eusko Jaurlaritzaren edo Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonozituak.

- Lekualdatutako kirolari eta teknikarien kopurua: jardunaldi-kopurua eta horiek non egin diren, bai eta lehiaketa-tokira bitarteko distantzia ere.

- Lehiaketa- edo proba-kopuru osoa.

- Interesgarritzat jotzen den beste edozein datu.

2. Diru-laguntzaren xede izango den proba edo liga barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.

3. Kasuan kasuko federazioaren ziurtagiria, lehiaketan lortutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.

4. Kasuan kasuko nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteetan nazioartean zenbat aldiz hartu duten parte egiaztatzen duena. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.

5. Kasuan kasuko federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada.

6. Diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua (III. eranskina).

7. Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, egindako gastuak egiaztatzeko, agindu honen 16. artikuluan ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.

8. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko konpromisoa, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; azken egoera horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.

9. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko irizten duen adina dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.

10. Emandako dokumentazio guztiak hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko du. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balioespen-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epearen barru, deialdia egiteko aginduak indarra hartzen duen egunetik hara. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2019ko martxoaren 31 baino lehen, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta diru-laguntzen justifikazioak aurkezteko, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritako kontuan hartuta. EAEko erregistro laguntzaileetan aurkeztu ahal izango dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

Justifikazio-agiriak:

a) Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza lortu diren adierazi behar da.

b) Jatorrizko fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak.

Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Jardueraren zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da.

c) Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).

d) Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen behin betiko balantzea; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina)

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon behar da.

Izena emateko edo datuak eguneratzeko Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili https://www.euskadi.eus/y22-tresnak/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana