Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

EAEko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" 2019 programarako proiektuak aurkezteko deialdia

[Euskadiko gazteak lankidetzan 2019]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak kontuan izanik, urtero egiten da, Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, gazteek Euskal Gazteria Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.

2019rako, deialdi honek, aurretiazko izapide erregimenaren baitan dagoenak, berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da. Horrenbestez, beharrezkoa da Euskadiko garapenerako lankidetzako erakundeek aurrera eramaten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak aintzat hartzea, deialdi honetan zehaztu bezala.

Agindu honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2019ko Euskal Gazteria Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskal Gazteria Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.

Aginduaren helburuak hauek dira:

  • Deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2019ko Euskal Gazteria Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko.
  • Proiekturik egokienak hautatzea 
  • Haien proiektuetan Euskal Gazteria Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehaztea.

Aurrekontuko zuzkidura

70.000 euros

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0127402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektuaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen hori, gehienez ere, sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazio-memoriaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira. Hautatutako gaztearen esperientzia amaitu eta, gehienez ere, hilabetera, egonaldiaren garapenaren justifikazio-memoria aurkeztuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana