Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Toki-erakundeei beren artxibo sistema jartzeko edota sendotzeko diru-laguntzak (2018)

[artxibo publikoak]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak emateko erregimena eta deialdia arautzea da, 2018ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea.

Aurrekontuko zuzkidura

298.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa proiektu edo programa bakoitzeko %50ekoa izango da, BEZa barne, diruz lagundu daitekeen aurrekontuarena, hala ere, jasotako diru-laguntza inola ere ezingo da 20.000 euro baino handiagoa izan. 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Betekizunak

  • Proiektuaren deskribapena | Aurkeztu eskaerarekin batera: aurkeztutako programa eta artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak).

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Ekintzen memoria | Aurkeztu eskaerarekin batera: memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin adminstratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak indarrean izatea

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Artxibo Historikoa (94 4032783 / r-kerexeta@euskadi.eus)

Kodea

0095805

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Justifikazioa


Justifikazioak soilik bide elektronikoa erabiliz egin daitezke.

Erakunde onuradunek aurkeztu beharko dute justifikazioari dagokion dokumentazioa, beti ere 2019ko urtarrilaren 15a baino lehenago.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana