Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzendutako diru-laguntzetara biltzeko deia (EIMA 1 - 2017)

[EIMA 1]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio kostuak diruz laguntzea.

Aurrekontuko zuzkidura

460.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza jaso ahal izateko ikasmaterial defizitarioak izan beharko dute. Diru-laguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen %80 baino gehiagokoa.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean, Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki taulan argitaratu eta onuradunek esleitutako diru-laguntza onartu dutela egiaztatu ostean (iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 10 eguneko epean idatziz berariaz egiten ez badute, onartutzat joko da).

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ikasmateriala argitaratu ahal izateko beharrezkoak diren eskubideen jabe izan eta ondorioz, Jabego Intelektualaren Legeak jarritako arauak betetzen dituela adieraztea.
  • Euskarazko ikasmaterial inprimatuak prestatu eta argitaratzea.

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Fundazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ikasmateriala argitaratu ahal izateko beharrezkoak diren eskubideen jabe izan eta ondorioz, Jabego Intelektualaren Legeak jarritako arauak betetzen dituela adieraztea.
  • Euskarazko ikasmaterial inprimatuak prestatu eta argitaratzea.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ikasmateriala argitaratu ahal izateko beharrezkoak diren eskubideen jabe izan eta ondorioz, Jabego Intelektualaren Legeak jarritako arauak betetzen dituela adieraztea.
  • Euskarazko ikasmaterial inprimatuak prestatu eta argitaratzea.

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Kooperatiba legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ikasmateriala argitaratu ahal izateko beharrezkoak diren eskubideen jabe izan eta ondorioz, Jabego Intelektualaren Legeak jarritako arauak betetzen dituela adieraztea.
  • Euskarazko ikasmaterial inprimatuak prestatu eta argitaratzea.

Betekizun orokorrak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea adieraztea.
  • Krisialdian dagoen enpresa ez izatea adieraztea, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C249).
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Erakunde Autonomiadunek emandako ezaugarri bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0031608

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deaildia indarrean jarri eta gehienez 6 hilabeteko epea.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Onespenerako eskabidea


Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana