Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu 2017-2018ko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak deitzen dituena.

[EAE]

Deskribapena


Xedea

1.– Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2017-2018ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzak emateko agindua. 11.704.788 euroko zenbatekoa erabiltzen da agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko eta honela banatuko dira: 4.153.312 euro 2017ko ekitaldian, eta 7.551.476 euro 2018ko ekitaldian.

2.– Aurrekontuan sartutako fondoak agortuz gero, exijitutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean banatuko dira, guztiz betetzeko kalkulatutako guztizko zenbatekoari begira haietako bakoitzarentzat hasiera batean kalkulatutako zenbatekoen proportzio berean.

Aurrekontuko zuzkidura

11.704.788,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Diru-laguntzen zenbatekoak ez du inoiz ere soldataren guztizkoa gehi Gizarte Segurantza (eta aparteko ordainsarien eta oporren proportzioa) gaindituko kontratatutako Hezkuntza Laguntzako espezialista bakoitzeko, eta urteko 30.801,36 euroko kostu gordin bat hartuko da oinarritzat 2017rako eta 30.801,36 eurokoa 2018rako, astean 35 lan-orduko. Zifra horietatik aurrera Hezkuntza Laguntzako espezialista baten kostu gordina, lan egindako ordu bakoitzeko, kalkulatzen da, Gizarte Segurantza barne. Urteko egiazko lanaldia, 22,16 eurokoa litzatekeena, hartzen da kontuan.

2.– Diru-laguntzen zenbatekoa 2017-2018ko ikasturtearen aldirako egingo da, hots, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean, onuradunak kontratuaren bidez egiaztatua eta asteko dedikazioaren modulu hauen arabera:

– Asteko 25 ordu: 22.000,97 euro.

– Asteko 20 ordu: 17.600,78 euro.

– Asteko 15 ordu: 13.200,58 euro.

– Asteko 10 ordu: 8.800,39 euro.

3.– Salbuespen gisa, interesatuaren eskariz eta horretarako eranskinaren atalean agertu beharko dela, aurreko puntuan ezarritakoen artean ez dagoen ordu-modulu bat eman ahal izango da, asteko dedikazioaren modulu hauen arabera:

– Asteko 35 ordu: 30.801,36 euro.

– Asteko 30 ordu: 26.401,16 euro.

Horretarako, berritzeguneetako hezkuntza-premia berezietarako aholkularitzek, behar diren txostenen bidez, eskaera abalatu beharko dute. Ondorio hauetarako, irizpide hau hartuko da kontuan: mugitzeko elbarritasunari lotutako hezkuntza-premia berezietako ikasleak, elikadurari lotutako eginkizunetarako laguntza behar dutenak, eta portaeraren nahaste larriari lotutako hezkuntza-premia berezietako ikasleak, autolesioak edo zauriak ekiditeko ikuskatze handia eskatzen dutenak.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza hiru ordainketetan ordainduko da: lehenengoa, %35,48,  2017 ekitaldiaren kargura ordainduko da eta bigarrena eta hirugarrena, % 64,52ren erdi bana, 2018 ekitaldiaren kargura.

Informazio gehiago aginduaren 11. artikuluan.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Agindu honen arabera diruz lagundu daitezkeen hezkuntza-premia bereziek curriculumera sartzearekin eta puntu hauei lotutako egokitzapen-trebetasunekin dute zerikusia: a) Zainketa pertsonala; b) Portaera eta komunikazioa; c) Mugitzeko trebetasunak; d) Autogidatzea; e) Erkidegoaren erabilpena; f) Osasuna eta segurtasuna.

Betekizun orokorrak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0041405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Erakunde eskatzaileek Hezkuntza Saileko Hezkuntza Premia Berezien Aplikazio Informatikoan (Aplikaziora sarbidea) bete beharko dituzte eskaerarako sarrera, eskatutako moduluekin, eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistaren aparteko baliabidea behar duten hezkuntza-premia berezietako ikasleen zerrenda. Halaber, eta jarduera-planaren proposamenaren arabera, baliabide hori behar duten egokitze-trebetasunak zeintzuk diren adieraziko dute.

    Aplikazioa bete ondoren, erakunde eskatzaileek bitarteko elektronikoen bidez eta «datu-orria» dokumentuarekin batera aurkeztu beharko dute eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

    Eskaerak aurkeztu ondoren akatsik edo datu okerrik dagoela ikusiz gero, hamar eguneko epe batean akats hori zuzendu behar duela, edo derrigorrezko agiriak aurkeztu behar dituela, jakinaraziko zaio interesatuari, horrela egin ezean eskaerari uko egiten diola interpretatuko dela adieraztearekin batera. Horretarako, aldez aurretik ebazpen bat emango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko gehienezko epe batean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
    • 2017-2018ko ikasturtea bukatuta eta diru-laguntzaren hirugarren eta azken fasea ordaindu aurretik, jasotako diru-laguntza nola erabili den egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, 2018ko irailaren 30a baino lehenago, diru-laguntzaren onuraduna izan den ikastetxeak.
      • Nominen kopiak
      • Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren TC1 eta TC2 buletinak

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana