Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Zuzenean zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta-zerbitzuak, 3.500 kontsulta jasotzen ditu batez beste

2018.eko urtarrilak 30

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, “distentsioaldi” bat ireki behar da Katalunian, erakunde-normaltasuna eta normaltasun politikoa berreskuratzeko

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta-zerbitzuaren (hots, Zuzenean zerbitzuaren) datuak aztertu ditu gaur goizean. Zerbitzu horrek 853.418 kontsulta jaso ditu 2017. urtean (egunean 3.500, batez beste). Zerbitzuak hamar urte bete ditu, eta herritarrak Euskal Administrazio Publikoarekin harremanetan jartzeko tresna nagusi gisa finkatu da. Gainera, zerbitzuaren bilakaera Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren ardatzetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa zerbitzua garatzen jarraitzea da, jendeari sarbide unibertsala eta kanal anitzekoa eskaintzeko. Horixe adierazi du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Kontseiluaren bileraren ondoren.

Bildutako datuen arabera, kanal telematikoen erabilera gora egiten ari da pixkanaka, baina arreta-kasu gehienak Bilbo, Donostia eta Gasteizko bulegoetan edota telefono bidez bideratzen dira oraindik. Kontsulta eta izapiderik ohikoenak etxebizitzari, gizarte-gaiei eta hezkuntzari lotutakoak dira. Erabiltzaileek erabilitako hizkuntzari dagokionez, azpimarratu beharra dago joan den urtean euskaraz egindako kontsulten kopuruak % 35,6ko igoera izan zuela 2016. urtearekin alderatuta. Zehazki, interakzioen % 14,4 egin ziren euskaraz (122.892 kontsulta guztira).

Erkorekak, halaber, Zuzenean zerbitzuak sortu zenetik izan duen hazkunde “esponentziala” azpimarratu du, eta barne-kudeaketa eta esku hartzen duten agenteen koordinazioa hobetzeko konpromisoa dagoela ziurtatu du, herritarrek ere kalitatea handiagoa dela hauteman dezaten.

DISTENTSIO-PROZESUA KATALUNIAN

Kataluniari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du beharrezkoa dela “distentsioaldi bat” irekitzea, “tentsio politiko handiko” bi urteren ondoren “normaltasun politikoa eta erakunde-normaltasuna” berreskuratu ahal izateko. “Fase berri bat ireki beharra dago, eta akordioak lortzeko elkarrizketa konprometitua izango da ezinbesteko abiapuntua”, gaineratu du.

Konstituzio Auzitegiak Carles Puigdemonten inbestidurari buruz hartu duen ebazpenaz galdetu zaionean, bozeramaileak adierazi du politikaren judizializazioak dakartzan “ondorio negatiboen” adibide garbia dela. Alde batetik, ez ditu sakoneko arazoak konpontzen, eta, bestetik, ospea kentzen dio justiziaren administrazioari.

 

2018-01-30 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 
Euskadi, auzolana