Zuzenean Ataria

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eduki orokorrak
 
  • Telegram +34 688671234
  • Hobetzen Lagundu sarbidea
  • Komunikazio irekiko gida

Eusko Jaurlaritzako herritarren arretak telegram-en bitartez harrera ona izan du bere jardunaren aurreneko urtean

ZUZENEAN.png

2017.eko martxoak 26

  • Hamarretik 7,5en errekonozimendua lortu du erabiltzen duten pertsonen aldetik. Batik bat, berehalako erantzuna eta kontakturako erraztasuna baloratzen dute. 
  • Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak erabilitako arreta-kanal tradizionalak, telefono bidezkoa eta aurrez aurrekoa, erabat kontsolidatuta daude, 10etik 8,7 puntuko balorazio positiboarekin.
  • Herritarrei arreta emateaz arduratzen diren langile publikoek, berriro ere, baloraziorik bikainena jaso dute beren adeitasunagatik eta herritarren aukerako hizkuntza erabiltzeagatik.

Eusko Jaurlaritzak, Siadeco “Sociedad de Investigación Aplicada para el Desarrollo Comunitario” bulegoarekin lankidetzan, landutako azterlanaren datuen arabera, Eusko Jaurlaritzako herritarren arreta-zerbitzua, ZUZENEAN, erabiltzen duten pertsonen gogobetetasun-maila handitu egin da berriro 2016an. Lehenbiziko aldiz neurtu ditu Eusko Jaurlaritzak herritarren lau arreta-kanalak.

Kanal tradizionalak eta kontsolidatuak: 2008an sortu zen aurrez aurreko arreta-zerbitzua Euskadiko hiru hiriburuetako hiru bulegoetan, baita telefono bidezkoa ere (012).

Kanal elektroniko berriak: web postontziaren eta berehalako mezularitza-zerbitzuaren bidezko arreta-zerbitzua: Telegram +34 688671234, 2016an abian jarria.

Herritarrek ondoen baloratutako bi kanalak aurrez aurreko zerbitzua eta telefono bidezko zerbitzua dira. Bi zerbitzu horiek batez besteko nota altua jaso dute, 10etik 8,7 puntukoa, era horretan nabarmen gora doan joera kontsolidatuz.

ZUZENEAN zerbitzuak ere, baliabide elektroniko berrien bitartez emandakoak, balorazioa ona jaso du, are gehiago kontuan izanik herritarrentzat ezarri berri den arreta-kanala dela, Telegram bidezkoa:

ZALANTZAK ARGITZEA

Kanal tradizionalen erabiltzaileen %85aren iritziz, ondo ebatzi da beren izapidea. Gainerako %15etik, gehiengo handiak, %32ak, adierazi du izapidea ebatzi ez izanaren arrazoi nagusia izan dela oraindik bidean dela, ebazteko dagoela oraindik. Beste bi kanal elektronikoei dagokienez, txikiagoa da portzentajea, baina kontsulten erdia baino handiagoa.

GOGOBETETASUNA LANGILEEKIKO ETA ARRETAREKIKO

ZUZENEAN zerbitzuko kanal tradizionalen –aurrez aurreko eta telefono bidezko arreta– erabiltzaileek bikain batekin baloratu dute langile publikoengandik jaso duten arreta: 10etik 9,1 puntu batez beste eman dituzte 2016an.

Nabarmentzeko alderdien artean, langileen adeitasuna eta tratua azpimarratu dituzte, haien prestakuntza eta solaskidearen hizkuntza bera erabili izana, eta jasotako azalpen argiak eta errazak.

Azpimarratzekoa da, gainera, erabiltzaileen puntuazioan agerikoa den hobekuntzagatik, nabarmen gutxitu dela bulegoetako itxaron-denbora: 2010ean izandako batez besteko 19 minututik 5 minutura gutxitu da 2016an.  Are gehiago, erabiltzaileen %59a 5 minutu baino gutxiago egon da zain arreta jasotzeko.

Bestalde, maila altuetan mantentzen da zerbitzuarekin kontaktatzeko dei bakar bat besterik behar izan ez duten pertsonen portzentajea, %79koa 2016an.

Kanal berrien –elektronikoa eta berehalako mezularitza– erabiltzaileek alderdi hauek baloratzen dituzte nagusiki: beren eskaria bidali zenetik ZUZENEAN zerbitzutik erantzuna jaso artean igarotako denbora eta administrazioarekin kontaktuan jartzeko erraztasuna.

KONTSULTA OHIKOENAK

Kontsultaren arrazoiari eta gaiari dagokienez, erabiltzaileen %44ak erabili du ZUZENEAN informazioa eskatzeko, %39ak izapideren bat egiteko erabili du eta %12ak dokumentuak erregistratzeko, %2ak bakarrik erabili du ordainketa bat edo erreklamazio edo iradokizunen bat egiteko.

Kontsultatzeko edo izapidetzeko izan diren gai ohikoenak nabarmen aldatzen dira erabili izan diren bitartekoen arabera, eta hezkuntza, etxebizitza eta gizarte-gaiak izan dira ohikoenak.

 

*Ohar osoa eskuragarri hemen

 
Euskadi, auzolana